Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urriak 19

Nafarroako Gobernuari errenta bermatuari buruzko araudia alda zezan eskatzen zion mozioa baztertu du Parlamentuak

PPNk ez du beharrezko babesik lortu "justifikatutako salbuespenetan izan ezik", prestazio ekonomikoa hartzaileen laneratzearekin lotzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “lehenbailehen alda zezan errenta bermatuari buruzko araudia, horren azken helburua laneratzea izan dadin”.

 

Zioen azalpenean, PPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak premiazkotzat jotzen zuen “errenta bermatua jasotzen duten pertsona eta familia-unitateak enplegu bat lortzearekin lotzea, enplegagarritasun-datuen arabera "eraginkorra izaten ari ez den eredua kroniko bihur ez dadin”.

 

Horri dagokionez, argudiatzen da prestazio ekonomikoak laneratze-planarekin duen lotura eskasa ez datorrela bat lan-merkatuaren hazkundearekin, eta horregatik Gobernuari eta Foru Legebiltzarrari eskatzen zitzaien neurriak hartzeko, "justifikatutako salbuespenak salbuespen, errenta bermatua prestazio koiuntural gisa har dadin, errenta horrek beharrezkoa duten pertsonei lagun diezaien enplegu bat lortzen duten arte”.

 

Gizarteratzeko eta Errenta Bermatua jasotzeko eskubideak arautzen dituen 15/2016 Foru Legeak oinarrizko beharrak aseta ez dituzten pertsonentzat oinarrizko eta aldizkako prestazio ekonomiko gisa definitzen du. Gizarteratzeko Errenta (RIS) ordezkatu zuen.