Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Urriak 19

Eskola publikoan legezko ratioa gainditzen duten ikasgelak bikoitz zitzan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa ezetsi du Parlamentuak

Ganbera Hezkuntza Departamentua egiten ari den azterlanaren ondorioen zai dago elkargune bat bilatzeko eta, hala badagokio, jaitsiera lineala egiteko

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin eta EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “eskola publikoan, ahal den guztietan, kasuko ikastetxearekin adostuta, ikasgelako 25 ikasleren ratioa gainditzen duten taldeen bikoizketa egin dezan”.

 

UPNk aldezteko zuzenketa bat aurkeztu du, Geroa Baik, ekimenaren titularrak, onartu ez duena, ekimenaren edukia "funts publikoekin sostengatutako eskola" osora zabaltzeko, hau da, itunpeko ikastetxeetara eta pribatuetara.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako mozioak onartzen du ezen, Hezkuntza Departamentua ratioei buruz egiten ari den azterketak emango dituen datuen zain, kasu honetan, desadostasunekin amaituko duen jaitsiera lineal bat adosteko, egokia dela gehieneko ratioa gainditzen duten taldeen bikoizketa erraztea.

 

Proposamena egin duenak gogorarazi duenez, 2015etik eskatu diren bikoizketa gehienen ebazpena aldekoa izan da eta, horregatik, borondate horri jarraipena eman behar zaio, "ahal den guztietan", besteak beste, gehieneko bat ezartzen duen arau berak "ikasle gutxiago" ahalbidetzen dituelako gela bakoitzeko.