Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 9

Minutu bateko isilunearekin hasi da Osoko Bilkura, genero indarkeriaren azkeneko biktimaren omenez

52 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.237. biktima da honakoa

Minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Osoko Bilkurari. Genero indarkeriaren azken biktima oroitu dute modu honetan, Madrilen azaroaren 4an eraildako 39 urteko emakumea izan da azkena.

 

52 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.237. biktima da honakoa.