Lehenengo etxebizitza erosi ahal izatea errazte aldera Nafarroako Gobernua neurri fiskalak hartzera premiatzeko mozio bat ezetsi da
Ez da onartu PPN talde parlamentarioak ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria % 18an eta familia ugarien eta 35 urtetik beherakoen kasuan bost puntu gehiagotan finkatzeko zuen asmoa
Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat ezetsi du gaur Nafarroako Gobernua “PFEZean neurri fiskalak har ditzan” premiatzen zuena, “lehen etxebizitza erosi ahal izatea errazte aldera”. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek kontrako botoa eman dute, eta PPN eta Vox taldeek, berriz, aldekoa. UPNk abstenitu egin da.
Zehazki, eskatzen zen “ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria % 18koa izatea araubide orokorrean”, eta “% 23ko kenkari berezia familia ugarientzat eta 35 urtetik beherakoentzat”.
Zioen azalpenean PPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak adierazten duenez, “gero eta zailtasun handiagoak daude etxebizitza alokatzeko eta erosteko, are gehiago gazteen kasuan”. Hori dela-eta, “irtenbide berritzaileak, bideragarriak eta koordinatuak” eskatzen ditu, “sektore pribatuarekin elkarlanean etxebizitza luxuzko artikulu bihurtu dadila saihesteko”, horrek eragin nabarmena baitu “emantzipazioan eta desparekotasunak areagotzean”.
* EH Bildu talde parlamentarioak greba orokor feministan parte hartu du, eta, hori dela-eta, ez da osoko bilkuran izan.
- www.parlamentodenavarra.es/eu
- Mozioa (34. NPAO, 2023-11-14koa)