Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Abenduak 11

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzionala eginen du Nafarroako Parlamentuak astearte honetan

Nafarroako Parlamentuak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala irakurtzeko ekitaldi instituzional bat ospatuko du astearte honetan, abenduak 12, eta gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek parte hartuko dute.

 

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria eta Idoia Oneca, Pobreziaren Aurkako Nafarroako Sarearen ordezkaria izanen dira ekitaldiari hasiera emanen diotenak (12:00etan Osoko bilkuren aretoan). Jarraian, gizarte eragile eta erakunde desberdinetako ordezkariek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak irakurriko dituzte.