Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Abenduak 11

2023ko abenduaren 11ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko ABENDUaren 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehenean, abenduak 11–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Kontuen Ganberak igorritako txostena, Nafarroako 2022ko Kontu Orokorrei buruzko Foru-lege proiektuari buruzkoa.

 

Fiskalizazio-organoaren iritziz egoera ekonomiko eta finantzarioa saneatua da. Aurrekontu-emaitza 295,27 milioikoa da; diruzaintzako gerakina, 113,70 milioikoa; diruzaintza-saldoa, 721, 87 milioikoa eta zorra, berriz, 2.867 milioikoa da.

 

Horrekin lotuta, Kontuen Ganberak atzeman du “adierazleak hobetu egin direla 2019-22 aldian”, bai eta “doikuntza fiskalen erregularizazio positiboa ere, Estatuarekiko Hitzarmenaren aldaketaren ondorioz”. Gainera, jasotzen da plantillak egonkortzeko neurriak hartu direla 20/2021 Legean jasotakoaren aplikazioz, eta nabarmentzen da zorraren kalifikazioa aurreko ekitaldian emandako bera –"AA-, perspektiba egonkorrarekin"– izaten jarraitzen duela.

 

Aurrekontu-gastua 5.600 milioikoa izan da eta dirusarrerek 5.916 milioi egin dute. Abenduaren 31n, langileak 31.826 ziren.

 

Kontuen Ganberak, iazko ekitaldiko kontu orokorrei buruzko txostenean ondorioztatzen duenez, 2022ko abenduaren 31ko urteko kontuek, salbuespen batzuk alde batera utzita, zehatz islatzen dute ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitza ekonomikoaren irudia.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aurkako iritzia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.  Hura aintzat hartzeko eztabaida abenduaren 21eko Osoko Bilkuran eginen da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Lan-istripuen prebentzioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Ezetsi egin da eskaria, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren agerraldiari dagokionez azaroaren 27an hartutako erabakia berrazter dadin. Zerbitzu Juridikoen txostenak ondorioztatu du ez dagokiola berraztertzea, formalki kalifikatutako eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onetsitako ekimena baita. Edonola ere, posible da ahozko galdera edo agerraldi-eskari gisa birformulatzea.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, informa dezan gure erkidegoan dagoen lan-istripu kopuru handia murrizteko neurriei buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informa dezan N-121-A errepidea 2+1 errepide bihurtzeko obrei eta Belateko tunel berriak eraikitzeari buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, informa dezan PISA 2022 txostenaren Nafarroako emaitzei buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal ditzan Nafarroak PISA 2022 txostenean lortutako emaitzak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Aralarko San Migel santutegiko arduradunekin, informa dezaten santutegiaren instalazioak, batez ere gazte-aterpea, eraberritzeko proiektuaren prestaketari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Itxaropenaren Telefonoaren ordezkariekin, haien jarduketa-ildoak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan lanean ari diren zenbait entitateren ordezkariekin, azal dezaten saharar errefuxiatuen kanpamentuetako gaur egungo egoera. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Aiegin ikastetxe publiko bat eraikitzearen aldeko plataformako ordezkariekin, haien beharrak azal ditzaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian ere eskainia.

- Sunsundegui enpresara, in situ ezagutze aldera enpresa bera, Nafarroako Gobernua eta Volvo autobusak enpresa lantzen ari diren proiektu estrategikoa, baita etorkizuneko planak eta hazkunde-aukerak ere. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Donibane Lanbide Heziketako ikastetxe integratura, haien proiektua eta instalazioak ezagutzeko asmoz. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Oinarrizko osasun-laguntzako plantillak bermatzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- BPGari buruzkoa, I+G+b arloko inbertsioari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- N-121 A errepidearen proiektuaren jarduketa-aurreikuspenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Galdera, abiadura handiko trenaren geltoki berriaren eremua eta Iruñeko tren geltoki zaharraren eremua garatzeko udalez gaindiko plan sektorialaren hirigintza-izapidetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ari diren boluntarioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Nafarroako Ubidearen ura Erriberara iristeko datari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- POCTEFA 2021-2027 programaren esparruan Nafarroari esleitutako dirulaguntzaren xede eta helburuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Estatuak Valle H2V Navarra proiektuari emandako dirulaguntzak hidrogeno berdea Nafarroan bultzatzeari dagokionez duen eraginari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Gazteek Internet bidezko apustuen gehiegizko erabileraren gainean ohartarazten duten txostenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Osasuneko kontseilariaren idazkia, eskatzeko honako galdera honi erantzuna emateko epea luza dadin: Nafarroan minbizia artatzeko neurriei buruzko galdera (Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztua).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren idazkia, eskatzeko honako galdera honi erantzuna emateko epea luza dadin: Iruñean emakumearen aurkako indarkeriaren arloko eskumena izanen lukeen bigarren epaitegi bat sortzeari buruzko galdera (EH Bildu talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztua).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, eskatzeko honako galdera honi erantzuna emateko epea luza dadin: COVID-19aren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzute aldera langile autonomo laguntzaileei emandako laguntzei buruzko galdera (Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztua).

- Euri- eta kazkabar-ekaitzek ukitutako udalerriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Gerra Zibilean Errepublikaren hegazkinen bonbardaketen biktima zibilei errekonozimendua emateko ekitaldiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Rural Domus proiektu pilotuari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Airearen Kalitatea Hobetzeko Planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Esnearen produkzio-kostua kalkulatzeko aplikazio informatiko bat ezartzeari buruzkoa. EH Bildu talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Tafallako suhiltzaile-etxe berriaren lanen lizitazioari buruzkoa. EH Bildu talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 4/2022 Foru Legean jasota datozen tokiko partaidetza duten sorkuntza berriztagarrirako proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Tokiko partaidetza duten sorkuntza berriztagarrirako proiektuetarako lursailen poltsa bat sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- NEKPan biltzen diren Nafarroako Gobernuko enpresa publikoetako lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresa publikoek Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legea betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Telefónicaren enplegu-erregulazioko espedienteak Nafarroan izan lezakeen eraginari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “Identifikazio biometrikoko Wallet-a” ezartzeko aukera aztertzeko proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren, Buenos Airesko Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Merkatuko Aurrekontsultari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Parlamentuko Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, goiburu berri bat onetsi du aho batez emakumeen aurkako indarkeriaren biktima guztiei babesa eta elkartasuna aurkezteko elkarretaratze isiletarako. Goiburu berriak –No a la violencia contra las mujeres / Emakumeen aurkako indarkeriari ez– Mahaiak 2023ko irailaren 11n behin-behinekoz onetsi zuena ordezkatuko du. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 24ko 82/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzeko egutegia nahiz jarraibide ekonomiko eta teknikoak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua partzialki berritzen duen azaroaren 28ko 281/2023 Foru Dekretuaren egiaztapena. Horren bidez Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzen dira, besteak beste, Nafarroako Parlamentuak 2023ko azaroaren 9ko osoko bilkuran hautatutako pertsonak,

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren idazkia, Nafarroako Parlamentuan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako protokolo bat egiteari buruzkoa. Hori dela eta, Lehendakariak jakinarazi du urtarriletik aurrera bilera bat sustatuko dela, lan ildoak prestatzeko xedez.

- Ezetsi egin da EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko parlamentarien eskaria, haien nominetan 2023ko azaroaren 30ari dagokion ordainsaria kentzeko. Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuak eginiko txostenak honako hau ondorioztatzen du:

 

Aurrekariak eta 2012ko martxoaren 6ko txosten juridikoa ikusirik, Mahaiari helarazten zaio, azter dezan, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko parlamentarien eskaria, egun horretako greba deialdiarekin bat egiteagatik haien nominetan 2023ko azaroaren 30ari dagokion ordainsaria kentzekoa, ez onartzeko proposamena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Polizia Buruzagitza Nagusiak antolatzen duen Giza Eskubideei buruzko jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Jardunaldia abenduaren 15ean eginen da, 09:00etatik 13:10etara, erabilera anitzeko gelan.

- Mahaiak onetsi egin du “Nafarroako oroimen historikoaren dokumentu-funtsa" izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa 2024tik 2027ra bitarte garatzeko Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena.

- Mahaiak onetsi egin du ADItech Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) entitate koordinatzaileak antolatzen duen “Emakume zientzialari ilustratuakerakusketa Nafarroako Parlamentuko atalondoan jartzeko proposamena, 2024ko otsailaren 6tik martxoaren 4ra bitarte.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Vox alderdiko buruaren hitzak arbuiatu eta gaitzesten baititu, demokraziaren aurkakotzat eta gorroto-mezutzat jotzen ditu eta. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute, eta Voxek aurka.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak Vox alderdiko buruaren hitzak arbuiatu eta gaitzesten ditu, demokraziaren aurkakotzat eta gorroto-mezutzat jotzen baititu.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten du iraina eta deskalifikazioa erakundeetatik kanporatzeko, bizikidetza sustatzeko eta demokratikoki aukeratutako gobernuen zilegitasuna errespetatzeko.