Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Abenduak 14

Parlamentuak txalo-zaparrada batekin esan dio agur Olga Urmenetari, laugarren legegintzalditik Parlamentuko gelazain izandakoari

Hautetsiei eta erakundearen organoei arreta eta laguntza zuzena emateko zerbitzuan funtsezkoa izan da, eta erretiroa hartuko du datorren astelehenean

Legebiltzarraren Osoko Bilkurak txalo zaparrada batekin agurtu du gaur Olga Urmeneta Marín, 1997ko martxoaren 26tik gelazainen kidegoko funtzionarioa izandakoa, erretiroa hartuko baitu datorren astelehenean.

 

Unai Hualde lehendakariak eskerrak eman dizkio, bere profesionaltasuna azpimarratuz eta erretiroagatik zorionak emanez.

 

Ganberaren modernizazioaren lekuko izan da eta kargu hautetsiei eta erakundearen organoei arreta eta laguntza zuzena emateko jardunaren funtsezko pieza, Olga Urmenetak jarduera profesionalari amaiera emanen dio, bost hamarkada baino gehiagoko lanaren ondoren.

 

Lanean eman dituen urteetan zortzi lehendakari ezagutu ditu Olga Urmenetak (Lola Eguren, José Luis Castejón, Rafael Gurrea, Elena Torres, Alberto Catalán, Ainhoa Aznárez eta Unai Hualde), eta lankide guztien esker ona irabazi du, bere enpatia, dedikazioa eta adeitasuna direla eta.