Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Abenduak 20

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena arau-aldaketa bat egin zezan Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan

UPNren helburua zen enpresa zientzietako diplomadunen ordainsariak administrazio publikoko teknikarienekin (arlo ekonomikoa) parekatzea, baldin eta titulazio bera badute eta zeregin berberak edo antzekoak betetzen ari badira

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordeak mozio bat baztertu du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, UPNren eta Voxen aldekoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “aldaketa puntual bat egin dezan Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan –beste bat onesten ez den bitartean– Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko enpresa zientzietako diplomadunen ordainsariak parekatu ahal izateko Administrazio bereko administrazio publikoko teknikariek (arlo ekonomikoa) dituztenekin, baldin eta titulazio bera badute eta zeregin berberak edo antzekoak betetzen ari badira”.

 

Baztertutako mozioak proposatzen zuen “Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea adieraztea mozioaren jarraipena egiteko Batzorde gisa”.

 

EH Bilduk aldezteko zuzenketa bat aurkeztu du, UPNk, ekimenaren titularrak, onartu ez duena, eta helburu zuen langileen estatutua aldatzea, “hura ordezten duen lege-testu berri bat onesten ez den bitartean, ahalbidetze aldera Bolonia Planaren ondoriozko titulazioaren arabera legokiekeen mailaz besteko batean dauden kolektiboak behar den mailan sartzea eta kolektibo horietako langileen ordainsariak parekatzea egon beharko luketen mailari dagozkionekin”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatu duen mozioak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua aldatzeko beharra mahaigaineratzen zuen, “XXI. mendeko Administrazio baten eskakizunetara egokitzeko, zeinaren testu bategina 1993koa baita”.

 

Ildo horretan, proposamena egin duenak adierazten zuen “lanpostu jakin batzuetan, langileek beste lankide batzuen titulazio bera eta eginkizun berberak izanda, bidegabeki soldata desberdinak dituztela, Administrazioak plazak definitzeko orduan hartutako erabaki baten ondorioz”. Horien artean daude, adierazten zenez, enpresen administrazioan eta zuzendaritzan, ekonomian, enpresa-zientzietan, aktuariotza- eta finantza-zientzietan, ikerketan eta merkatuko tekniketan edo kontabilitate- eta finantza-tekniketan graduatuak edo lizentziatuak, enpresa-zientzietan diplomadun plaza bat, B mailakoa, betetzen dutenak; hain zuzen, horiek funtzio berberak edo antzekoak betetzen dituzte Administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa)lanpostuetan, A mailakoak, titulazio bera duten lankideek dituztenekin alderatuta.

 

Maite Esporrín (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Pedro González, Marta Álvarez, Iñaki Iriarte, Ana Elizalde, (UPN), Arantza Biurrun, Inma Jurío (PSN), Adolfo Araiz, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Blanca Regúlez, Pablo Azcona (Geroa Bai), Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox).

 

*PPN talde parlamentariak ez du bilkuran parte hartu.

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (40. NPAO, 2023-11-28koa)