2024ko urtarrilaren 8ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URTARRILAren 8a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 8–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Osasun-sistemarako irisgarritasunaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Korrika lasterketari berriz ere ez laguntzeko eta diru publikoaren bidez ez finantzatzeko konpromisoa hartzen du. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Eskaria, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak gure erkidegoan dagoen lan-istripu kopuru handia murrizteko neurriei buruz informatzeko egin behar zuen agerraldia erretiratzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren 2019tik 2022ra bitarteko kontuei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Kontuen Ganberak Sodena sozietate publikoak Parquenasari egindako finantza ekarpenei buruzko txostenean egindako gomendioak balora ditzan eta horien betetzeari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Artaxoako Ecofert Sansoain enpresari jarritako salaketari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren 2023ko abenduaren 20ko erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Datuen Tratamendurako Zentroa –Orkoien kalea z.g., Iruña– handitzeko eta modernizatzeko proiektua.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Alboanen ordezkariekin, informazioa eman dezaten Afrikako Aintzira Handien eskualdean (Burundi, Tanzania, Ruanda eta Kongoko ED) mugikortasun behartuaren errealitateari buruz, bai eta errefuxiatuekin eta desplazatuekin egindako lanari buruz ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- ADAVANeko ordezkariekin, amiantoa duten materialak erretiratzeko plana abian jartzeko proposamena azal dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa-Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa S.A.U-ko lehendakariarekin eta zuzendari nagusiarekin, informa dezaten Gipuzkoako ingurumen-guneko hondakin likidoak behar ez bezala kodifikatuta jasotzeagatik Artaxoako Ecofert Sansoain enpresari prentsan egindako salaketari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.
- Co Latino egunkariaren zuzendariarekin, El Salvadorren gaur egungo egoera azal dezan, datorren otsailaren 4ko lehendakaritza-hauteskundeen atarian. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- Zugarramurdira, herriguneko trafiko-arazoak eta zeharbide-proiektua ezagutze aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:
- Onetsi egin da eskaera, Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta XXI. mendeko errealitate sozialera eta nafarren iritzira egokitzeko aztertze-ponentziarako lan-planen proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 26ra arte luzatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- I+G+b arloko inbertsioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Adingabeen artean alkohola eta kalamua kontsumitzen hasteari aurre egiteko neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako ikasleek PISA txostenean izandako emaitzei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Adingabeak joko-aretoetara sartzea eta ostalaritzako makinetan jokatzea kontrolatzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Adingabeek pornografia kontsumitzeari aurre egiteko neurriei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Ondarearen zerbitzuak SODENA eta Nafarroako Inbertsio Institutuaren arteko bikoiztasunak ekiditeko gomendatutako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- N-121 A errepidearen proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Galdera, abiadura handiko trenaren geltoki berriaren eremua eta Iruñeko tren geltoki zaharraren eremua garatzeko udalez gaindiko plan sektorialaren hirigintza-izapidetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Foruzaingoaren Jardunaldien eta Ordainsarien Erregelamenduaren onespenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Bidaiarien garraio publikoarendako laguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- 2023ko enplegu-datuei eta arlo horretako 2024rako jarduketa-ildoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Autonomoei laguntzeko neurri fiskalei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortin andreak aurkeztu du.
- Herritarren arreta hobetzeko hartutako neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
- Emanzipa programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Tafallako suhiltzaile-etxeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Sexu-indarkeriagatik eta tratu txarrengatik haurrei eta nerabeei arreta integrala emateko sistemari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
N-121 A errepidea hobetzeko eta egokitzeko lanei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen matrikulazioa sustatzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
Etxebizitzen alokairuaren merkatuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
Nafarroan enplegu-eskatzaileen kopuruaren igoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
Justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratiboei buruzko martxoaren 9ko 4/2023 Foru Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
Eliza Katolikoak erregistratutako ondasunak Hipoteka Legearen 206. artikuluan ezarritakoaren babesean berreskuratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
Hirugarren Sektoreari buruzko Legea prestatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Petilla de Aragónen zuntz optikoa ez hedatzeko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Kohesiorako-Banda Zabalerako Azpiegitura Digitalak Unibertsalizatzeko 2021eko Programaren (ÚNICO-Banda Ancha) laguntzen onuradun izan behar ziren 115 udalerrien egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-NOZen emakumeen genitalen mutilazioaren inguruko berariazko prestakuntza emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Ijito migratzaileak Ijitoen Komunitatearen Osasuna Sustatzeko programan sartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Patologia neurologikoak dituzten pazienteak elkarte pribatuetara bideratzeko irizpide edo protokoloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Kirola eta desgaitasuna laguntzeko 2022an eta 2023an sustatutako ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak GAN-NIKeko zuzendari-kudeatzailea kargutik kentzeko eta beste pertsona bat izendatzeko jarraitutako irizpide teknikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Gobernu Irekiaren webguneari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Toki-administrazioetan katu-koloniak kudeatzeko programak ezartzeko protokoloari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Hiri-eremuan ehiza-espezieen aleak daudenean jarduteko protokoloei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Gertuko edukien agregatzaile baterako proiektua idaztea” 060003 06100 2276 921500 aurrekontu-partidari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2023ko abenduaren 13koa, 2024rako Urteko Araugintza Plana onesten duena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez betearazpen-arauak ematen baitira 2019ko Aurrekontu Orokorrak 2020ko ekitaldirako luzatzea antolatzeko.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Gazteriaren Kontseilua (2019-2022)”, eta hura argitaratzea agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2023ko abenduaren 18ko ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2024rako Urteko Fiskalizazio Programaren Proiektua onesten baita.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Iruñeko Udalaren 2022ko ekitaldiko kontu orokorra”-ri buruz Kontuen Ganberak emandako txostena, eta hura argitaratzea agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Lizarrako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzei”, eta hura argitaratzea agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.
BESTELAKO GAIAK:
- Hezkuntza, Osasuna eta Enpleguari buruzko Osoko Bilkura monografikoaren eztabaida antolatzeko arauak onetsi dira. Martxotik aurrera eginen dira, 2024ko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko eztabaida amaitu ostean.
Mahaiak, Eledunaren Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauen arabera, eztabaidan txanda bakarra izanen da eta bertan eledunek –talde edo elkarte proposatzailearenak lehenbizi eta gainerakoek, ordezkaritza handienetik txikienera, ondoren– 20 minutu izanen dituzte beren jarrera azaldu, ebazpen-proposamenak aldeztu eta gainerako taldeek aurkeztutakoei buruzko iritzia emateko.
Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.
Eztabaida amaituta, ebazpen-proposamenak bozkatuko dira, lehenbizi Geroa Baik aurkeztuak, eta ondoren gainerako taldeenak, handienetik txikienera.
Ebazpen-proposamenak Mahaiari aurkezteko epea osoko bilkuraren aurreko egunean amaituko da, 12:00etan. Talde bakoitzak hiru ebazpen-proposamen aurkeztu ahalko ditu gehienez ere, eta batera bozkatuko dira betiere. Eztabaidan in voce zuzenketak aurkezteko aukera aurreikusten da, baldin eta haien xedea errakuntza edo oker teknikoak, terminologikoak edo gramatikalak zuzentzea bada.
- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baitu EH Bilduri edota ETAren terrorismoa pitzadurarik gabe gaitzesten ez duen indar politiko orori babesa ematea. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNk aldeko botoa eman du; PSNk aurka bozkatu du; EH Bildu, Geroa Bai, Contigo Zurekin eta Voxek ez dute ezer adierazi.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du EH Bilduri edota ETAren terrorismoa pitzadurarik gabe gaitzesten ez duen eta zerrendetan odol-delituengatik kondenatuak sartzen dituen indar politiko orori babesa ematea edozein gobernu lortzeko.
2. Nafarroako Parlamentuak terrorismoaren biktima guztiak babestu eta oroitzen ditu eta haien memoria, duintasuna eta justizia aldezten du beti.
3. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu ETA banda terroristak egindako atentatu guztiak.
4. Nafarroako Parlamentuak defendatzen du alderdi politikoen arteko akordioak lortzea erakunde eta udalerriak gobernatzeko gehiengo nahikoak lortze aldera. Betiere, akordio horiek egiten badira Zuzenbide estatua errespetatzen duten, Espainiako Konstituzioa Estatuko oinarrizko araua den aldetik onartu, bete eta betearazten duten, edozein jatorriko terrorismoa gaitzesten duten eta terrorismoaren biktimak babesten dituzten alderdien artean.