Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Urtarrilak 17
Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka urteko lehen erailketa matxistak gaitzesteko
“Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimen oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran
Foru parlamentariak eta Arartekoa Nafarroako Parlamentuaren sarreran elkarretaratu dira gaur, urtarrilaren 6an Bartzelonan eta 12an Malagan jazotako erailketa matxistak arbuiatzeko.
Elkarretaratzea egin duten pertsonek minutu bateko isilunea gorde dute 56 urteko emakumearen eta 7 eta 10 urteko adingabeen oroimenez.
Espainian 2024an genero-indarkeriagatik hildako lehen emakumea da. 2003tik, 1.239 dira. Espainian genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeak 2 dira 2024an, eta 52 2013tik.