2024ko otsailaren 12ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko OTSAILAREN 12a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 12– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako hiriarteko garraio publikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Hezkuntzako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ezinezkoa dela epe barruan betetzea mozio bat, zeinaren bidez Hezkuntza Departamentua premiatzen baita aurkez dezan "Datu demografikoei eta horiek hezkuntza sisteman eta ratioetan duten eraginari buruzko azterlanak" izeneko aurrekontu-lerrotik heldu den azterlana.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroa osoan, hizkuntza-eremuetan eta eskualdeetan euskarazko zerbitzuei dagokienez dagoen eskaerari buruzko adierazleen sistema bat abian jar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen beharrizanak bilduko dituen talka-plan bat taxutu dezan, nekazaritzako organizazioekin hitz eginda. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuaren eta Europako erakundeen aitzinean sala ditzan Europako Itun Berdea nahiz itun horrek Espainiako ekonomiari begira izan dituen ondorio larriak. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehen sektorea aldezteko neurriak har ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da herentzia publiko unibertsal bat sor dezan Nafarroan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren agerraldia erretiratzeko eskaria. Agerraldia zen hark bere departamentuaren mendeko kontratu iraungien arrazoiak azaltzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren agerraldiari buruzkoa. Helburutzat zuen Tuterako lohi-planta zentralizaturako proiektua eta eskualdean izanen duen ingurumen-inpaktua azaltzea.
- NILSAko zuzendari kudeatzailearena, Tuterako EDARen lohi-tratamendurako zentroaren proiektuaren xehetasunak eta egungo egoera azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena eta INAIren zuzendari kudeatzailearena, emakumeen aurkako indarkeria dela-eta Nafarroan jarritako polizia-salaketei buruzko 2023ko urteko txostena azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, bere departamentuak etxegabetasunaren fenomenoari emandako erantzuna azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren egoera zein den azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko foru parlamentari María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariarena, kirol berdinzalerako Europako funtsak direla-eta 2023an egindako kudeaketari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Destinorik gabeko funtzionario espezialisten ordezkaritza batekin, langileen lan-egoera azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Zangozako San Salbatore elizara, Sierra de Leyre BHIko DBHko 4. mailako ikasleekin egoteko, beren "Aprendizaje Servicio" proiektua azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Irunberriko "El Lardín" udal futbol-zelaira, bertako instalazioak nola dauden ikusteko eta Udalak egin duen belar artifizialezko futbol-zelaiaren proiektua ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Lizarrako Gizakia Helburu Elkartearen erkidego terapeutikoaren instalazioetara, horien egoera baloratzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Onetsi egin da Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzaren ebazpen-proposamena, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Parlamentuko Mahaiak baimendutako lan-bilkurak egiteari buruzko arauak. Arau horiek NPAOn aurki argitaratuak izan ondoren, mintzaldien gehieneko denborak honakoak izanen dira: agerraldian etorri denak hasierako azalpena emateko 20 minutu; eledun bakoitzarentzat 5 minutu; agerraldira etorritakoaren ihardespenerako 5 minutu. Bigarren txanda bat irekiko balitz, 2 minutu eledun bakoitzarentzat, galderak edo iruzkinak egiteko; eta 2 minutuko azken txanda bat, agerraldira etorritakoak buka dezan.
AHOZKO GALDERAK:
- Desgaitasunen baloraziorako itxaronaldia murrizteko iragarritako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Mendekotasun-balorazioak ebazteko batez besteko epea murrizte aldera Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak hartutako neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Lehortea eta Ukrainako gerrarengatiko laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- 2022-23 kanpainako mahats-bilketa berderako eta destilaziorako laguntzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Merkatu-erreserbaren eta erreserbatutako kontratuaren betetze-mailari buruz jasotako datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Belateko tunelak bikoizteko obren aldi baterako enpresa-elkartea osatzen duten enpresen kontabilitate-betebeharrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Aratxea Adierazpen Geografiko Babestuaren behi-haragia sustatzeko kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organigraman Zainketen Zuzendaritza bat txertatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Euskarabidean euskara ikasteko baimenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Erriberako autobus-lineak berregituratzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.
- Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren organigrama mantentzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- BIDEAN-Transporte Sanitario de Navarra SL sozietate publikoa abian jartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren eskumenaren gaineko azterlanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Erretiratu egin da.
- Ega eta Urederra ibaietako Kontserbazio Bereziko Eremuaren Gidaritza Batzordea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 2023an lan-istripuen kopurua igo izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Hondakinei buruzko 2017-2027 Plana.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Burlatako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzei” buruzkoa.
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarroako Osasun Zerbitzuaren kontuei buruz, produktibitateari dagokionez, Nafarroako 2023ko Kontu Orokorrei buruzko txostenaren barruan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Parlamentuak hautatu egin ditu Estatuaren eta Foru Komunitatearen artean Hitzarmen Ekonomia Negoziatzeko Batzordean izanen dituen sei ordezkariak. Onartu egin dira UPN, PPN eta Contigo-Zurekin-en hautagaitzak nahiz eta epez kanpo aurkeztu diren. Ez da boto haztatura jotzeko beharrik egon, Voxek esanbidez uko egin baitio hautagaitza aurkezteari. Horrenbestez, automatikoa izan da hautaketa. Legebiltzarraren ordezkariak, titularrak nahiz ordezkoak, hauexek dira:
Javier Esparza (titularra), María Jesús Valdemoros (ordezkoa), UPNtik; Ramón Alzórriz (t), Ainhoa Unzu (o), PSNtik; Laura Aznal (t), Adolfo Araiz (o), EH Bildutik; Uxue Barkos (t), Fernando de la Hucha (o), Geroa Baitik, Javier García (t), Irene Royo (o), PPNtik; eta Carlos Guzmán (t) eta Daniel López (o), Contigo-Zurekin-etik.
Nafarroak Negoziazio Batzordean duen ordezkaritza osatzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari José Luis Arastirekin eta Ogasuneko Zuzendari Kudeatzaile Óscar Martínezekin.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitekoa, bete dezan eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitekoa, bete dezan eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitekoa, bete dezan eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoek egindako txostena, nazioarteko egunak, kontinentalak, nazionalak, erregionalak eta toki-mailakoak aldarrikatu eta ospatzeari buruzkoa.
Bere konklusioetan, txostenak dio: "Europako edo nazioarteko egun, aste, hilabete, urte edo hamarkadak deklaratzea ekimen publikoari (Nazio Batuen Erakundeari edo haren erakunde espezializatuei, Europar Batasunari, Europako Kontseiluari eta abar) nahiz pribatuari dagokio, kontinente- edo nazioarte-mailako oihartzuna duten erakunde, organizazio edo elkarteengandik abiatuta. Ekimen pribatuak arrakastarik izanez gero, ospakizun global bihur daiteke, martxoaren 8arekin gertatu zen bezala, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzekoa izaki".
Horri buruz zehazten da ezen "Nafarroako Parlamentuak dituen balizko ahalmenak ospakizun horiei lagun egite edo bultzada emate hutsezkoak direla, Eledunen Batzarrean adierazpen instituzionalak onestearen bitartezkoak, ezertan galarazi gabe txosten honetan lehenago azaldutako legegintza-ahalmenak eta Foru Legebiltzarreko indar politiko desberdinen balizko ekimen parlamentarioak, tankera honetako ospakizunen aldekoak nahiz aurkakoak".
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak Donejakue Bidearen etapa bat egitea apirilaren 24an.
- Mahaiak onetsi du "Bakea eta Askatasuna Saharan" taldeartekoak bisita egitea saharar errefuxiatuen kanpalekuetara.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Contigo-Zurekin-ek aurkeztu dute.
UPN eta PPNk alde bozkatu dute, eta Vox abstenitu egin da.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. “1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du nafar emakumezko zientzialari eta ikertzaileen lana, zeinak erreferente baitira nafar neska eta emakumezko gazteen etorkizuneko belaunaldientzat.
3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bere konpromisoa, zientzia eta berrikuntzaren alorreko politiketan lehentasuna ematekoa emakumezkoak zientziara erabat biltzeari eta arlo horretan errekononozituak izateari, bai eta haien karreran haien garapenak dituen murriztapenak kendu eta STEM alorrean neskatoen bokazio berriak sustatzekoa ere.
4. Nafarroako Parlamentuak herritarrak gonbidatzen ditu erakunde, elkarte eta organismoek neskak zientziara erakartzeko asmoz eta emakumezko zientzialariek gure ongizate eta aurrerabideari eginiko ekarpena ezagutzeko asmoz egiten dituzten jarduerez gozatzera eta jarduera horiek aprobetxatzera.
5. Nafarroako Parlamentuak gizarte osoari dei egiten dio nesken eta mutikoen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten segi dezan, zientziaren eta teknologiaren etorkizuna ere era berean izan dadin neskatoen eta emakumeen etorkizuna.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere solidaritatea adierazten baitu Barbaten narkotrafikoaren aurkako operazio batean lanbide-egintzan zihardutela eraildako guardia zibilengana. UPN eta PPNk aurkeztua.
PSN, Contigo Zurekin eta Voxek alde bozkatu dute; EH Bildu eta Geroa Bai abstenitu egin dira.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bere solidaritatea adierazten du Barbaten narkotrafikoaren aurkako operazio batean lanbide-egintzan zihardutela eraildako guardia zibilengana.
2. Nafarroako Parlamentuak bere sostengua helarazten die biktimen familiei eta hurbilekoei.
3. Nafarroako Parlamentuak errekonozitu eta baloratu egiten du Guardia Zibilak terrorismoaren, narkotrafikoaren edo mafien aurka borrokatuz askatasunaren eta zuzenbide estatuaren alde eginiko lan eskerga.
4. Nafarroako Parlamentuak proposatzen du guardia zibilei omenaldi bat egitea minutu bateko isilaldia gordez Nafarroako Parlamentuaren eraikinaren kanpoaldean, gaur, otsailak 12, eguerdiko hamabietan.