Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Otsailak 29

Parlamentuan aurkeztuko da ostiral honetan Nafarroako 2023ko Ekobarometroa, ingurumena dela-eta nafarrek dauzkaten pertzepzio, jarrera eta balioei buruzkoa

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek ostiral honetan (martxoak 1) aurkeztuko ditu “Ekobarometroaren” emaitzak. I-Communitas taldeak egin du Foru Legebiltzarraren eta NUPen arteko hitzarmenaren esparruan.

 

Ingurumena dela-eta nafarrek dauzkaten pretzepzio, jarrera eta balioak biltzen dituen azterlan horren aurkezpenak jardunaldi-formatua izanen du, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta NUPeko errektoreorde Begoña Eransusek emanen diote hasiera, erabilera anitzeko aretoan, 10:00etan.

 

Jarraian (10:15), Sevillako Pablo Olavide Unibertsitateko ingurumen-soziologo José Manuel Echavarrenek ezagutzera emanen ditu autonomia, estatu eta Europa mailako Ekobarometroen beste esperientzia batzuk.

 

Ondoren (11:00), NUPeko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuko irakasle Ricardo Feliúk eta I-Communitaseko ikerlari Andoni Isok 2023ko Ekobarometroaren emaitzak aztertuko dituzte, ikuspegi tekniko eta espezializatu batetik abiatuta.