Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Martxoak 13
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 14, Endometriosiaren Mundu Eguna dela eta
Endometriosiaren Mundu Egunaren karietara, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 14, Nafarroako Endometriosiaren Elkartearekin (ASENNA) eta Endometriosi Kronikoaren Kaltetuen Elkartearekin (ADAEC) batera.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (12:00, Atalondoan) eta jarraian, ASENNAko ordezkari Nerea Barbak eta ADAECeko Naroa Mendazak hartuko dute hitza.