Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 25

Istilu eta eraso hitzen arteko ezberdintasunek oztopatu dute Legebiltzarrak Cabanillasen Gobernuko Lehendakariak bizi izandako jazarpen-egoera gaitzestea

Ganberak ez du lortu Moskuko atentatua gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko adierazpenik adostea, eta LKN artista nafarraren erakusketari buruzko jarrera hartzea saihestu du

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du indarkeria ororen aurka dagoela, edozein dela ere haren jatorria, eta Cabanillasen gertaturikoa deitoratzen duVox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du indarkeria ororen aurka dagoela, edozein dela ere haren jatorria, eta Cabanillasen gertaturikoa deitoratzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen du Foruzaingoaren bortizkeria eta gehiegizko indarraren erabilera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du errespetatu egin behar dela Estatu demokratikoa, haren erakundeak eta erakunde horien ordezkari dihardutenak.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi  adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu eta gaitzesten du Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivite Navascués andreak pairatutako erasoaPSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute; UPNk, PPNk eta Voxek aurka.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu eta gaitzesten du Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivite Navascués andreak pairatutako erasoa.

 

2.  Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erasoa egin zuten pertsonen eta haiei babesa ematen dietenen jokabide antidemokratikoa.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du errespetatu egin behar dela Estatu demokratikoa, haren erakundeak eta erakunde horien ordezkari dihardutenak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berresten du Foruzaingoak eginiko lanaren erabateko babesa eta aitortza.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten ditu Cabanillasen izandako istiluak, Nafarroako Gobernuko lehendakaria bisitan joan zenean lehen sektorea babesteko eginiko protestanUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Voxek aurka bozkatu dute; Contigo-Zurekin abstenitu egin da eta PPNk alde bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gaitzesten ditu Cabanillasen izandako istiluak, Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chivite bisitan joan zenean lehen sektorea babesteko eginiko protestan. Istiluetan lehendakaria zihoan autoa kolpatu zuten eta pasatzen ez uzteko ahalegina egin zen.

 

2. Halaber, Parlamentuak gogorarazten du herritarren betebeharra dela bateragarri egitea adierazpen askerako eskubide zilegia eta ordena demokratikoa bermatzen duten lege eta arauen erabateko errespetua.

 

3. Parlamentuak segurtasun indar eta kidegoetako kideen lana aitortu eta babesten du, bereziki Foruzaingoarena eta Guardia Zibilarena, segurtasuna, bizikidetza eta konstituzio-eskubide eta-betebeharren egikaritzea bermatze aldera.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die artista sortzaile nafarrei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezatenContigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN eta PPN abstenitu egin dira; Voxek aurka bozkatu dute. PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik alde bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die artista sortzaile nafarrei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezaten.

 

2. Nafarroako Parlamentuak sormen askatasuna aldezten du, Konstituzioaren 20. artikuluan jasotako konstituzio-balioa den aldetik.

 

3. Nafarroako Parlamentuak artearen, artisten edo haien lanaren aurkako zentsura-jarrerak arbuiatzen ditu.

 

4. Nafarroako Parlamentuak sormen-askatasunarekiko eta zentsuraren aurkako konpromiso argia berresten du eta, ondorioz, ordezkari politikoek kultura eta artean esku hartzea arbuiatzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio LKN artistari eta hiri-sormen artistikoa bultzatzearekiko konpromisoa agertzen du.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Moskuko atentatu terroristetako biktimei, haien eta errusiar herriaren ondoan egon nahi duela adierazten die eta bere maitasun zintzoa helarazten die une latz hauetan.  PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPN eta  PPN abstenitu egin dira; Voxek aurka bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Moskuko atentatu terroristetako biktimei, haien eta errusiar herriaren ondoan egon nahi duela adierazten die eta bere maitasun zintzoa helarazten die une latz hauetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ideologiarik giza eskubideen urraketa justifikatzen duenik helburu politikoak, erlijiosoak ez beste inolakoak lortzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak askatasunaren, demokraziaren eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako balioen aldeko jarrera berresten du.