Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 25

2024ko martxoaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MARTXOAren 25a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 25, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikuluaren e) eta f) letrak aldatzen dituena. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Arrunta.

 

MOZIOAK:

- Osasuneko kontseilariaren idazkia; horren bidez, honako mozio honen betetze-mailaz informatzen du: Nafarroako Gobernua premiatzen da arbuia dezan Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioaren eta AMAT-Laneko istripuen mutuak biltzen dituen elkartearen arteko hitzarmena, langileen gaixotasun arrunten kudeaketa mutuen esku uzteari buruzkoa.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia; horren bidez, honako mozio honen betetze-mailaz informatzen du: Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue Bideari buruzko Plan Integral berri bat taxutu dezan.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia; horren bidez, honako mozio honen betetze-mailaz informatzen du: Nafarroan emakumeen eskubideak babesteko eta genero indarkeria desagerrarazteko konpromisoa berresten du Nafarroako Parlamentuak.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia; horren bidez, honako mozio honen betetze-mailaz informatzen du: Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolean egoera sexistei aurre egiteko laguntza-zerbitzua sor dezan.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zeinu-hizkuntzak merezimenduetan puntuak eman ditzan kontratazio publikoan eta hala jaso dadin merezimenduei buruzko dekretu berrian. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da emakumeek kirola egitea sustatzeko ekintzak bultzatzen eta egiten jarrai dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol egokitua dela-eta Nafarroan dagoen eskaintzari buruz informatzeko web osatu eta gaurkotu bat taxutu dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da toki-administrazioaren arloan dauzkagun eskumen historikoak defenda ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan Nafarroan obra publikoen lizitazioan zer dela-eta exijitzen den luminaria-marka jakin bat. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan zer dela-eta exijitzen den luminaria-marka jakin bat, nahiz eta legelarien eta kontu-hartzaileen txostenetan ohartarazten den hori legez kanpokoa izan daitekeela. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Nafarroa ekonomia zirkularrean "berrikuntzako eskualde-haranei" buruzko estrategia europarraren koordinatzaile izendatu izanari eta lidergoa aitortzeari buruz informa dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ANELA-Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, gaixotasun hori duten pertsonen egoeraz, egiten duten lanaz eta dauzkaten erreibindikazioez informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- TXIMELETA-Autokarabanen Turismoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, Nafarroan autokarabanen turismoa arautuko duen foru dekretuaren zirriborroaz egiten duten balorazioa azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- COFOCHILEX-Atzerriko folklorista txiletarren konfederazioaren eta Nafarroako Txile Etxea elkartearen ordezkariekin, Munduko XXI. Cueca Txapelketaren gaineko xehetasunei eta UNOTAUNESCOk Iruña Cueca Mundialaren hiriburu izendatu izanari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Adingabeen babeserako sistemaren baliabide-tipologia jakin batzuetara ( 1 COA, 1 ARB eta 1 ARE), bertatik bertara ezagutzeko instalazioak eta baliabide horietako bakoitzaren funtzionamendua. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. .

 

AHOZKO GALDERAK:

- Martxoaren 9an Xabierrera zihoazen erromesen aurkako erasoak direla-eta egindako larrialdi-deiari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoan gertatutako sexu-erasoen biktimen errekonozimendurako eta erreparaziorako lanei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Aragoiko Los Borjas I eguzki-parke fotovoltaikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Hondakinen kudeaketari eta Scrap-i buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea noiz onetsi zen Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren gaineko aitorpena egin dutenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko Kontuen Ganberaren legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2023ko abenduan igorri ziren Parlamentura.

- Eskaria, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren zenbait espedienteri buruz, zeinetan obra publikoen proiektuetarako luminaria-marka jakin bat exijitu den, fiskalizazio-txostena egin dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman eta aldarrikatu dituzte Nafarroako Kontseiluko kontseilari izateko aurkeztu diren hautagaitzak, Alfredo Irujo Andueza jaunak, José Iruretagoyena Aldaz jaunak eta María Ángeles Egusquiza Balmaseda andreak beren agintaldia amaitu baitute.

 

Bost hautagaitza aurkeztu dira, hiru postu hutsetarako: Ana Clara Villanueva Latorre (PSN), Rafael Lara González (Geroa Bai), Eduardo Santos Itoiz (Contigo-Zurekin). Gainera, Iruñeko Abokatuen Elkargoak bi hautagaitza aurkeztu ditu: Alberto Andérez González eta Ezequiel Urdangarín Ayestarán.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Eskaria, martxoaren 26rako (12:15) deituta dagoen agerraldia geroratu dadin. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren 36/2024 Ebazpena, zeinaren bidez bertan behera uzten baita Osasuneko kontseilariak 2024ko martxoaren 22an, 09:30ean, egin beharreko agerraldia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan 2024ko apirilaren 12tik maiatzaren 9ra bitarte Palestinako Herriaren aldeko “Palestina Libre/Palestina Askea” erakusketa paratzea.

- Mahaiak onetsi du Ikasleen Gurasoen Espainiako Konfederazioak antolatuta, Familiak eta profesionalak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak bigarren hezkuntzara aldatzeak dakartzan erronken aurrean jardunaldia Nafarroako Parlamentuan egitea. Jardunaldia apirilaren 20an eginen da, 09:30etik 19:00etara, erabilera anitzeko gelan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren bildumako hiru artelan Nafarroako Museoari aldi baterako lagatzea.

- Nafarroako Parlamentuaren kanpoaldeko kameren irudiak ateratzea. Mahaiak jasotzat eman du Foruzaingoak helarazitako jakinarazpena, zeinaren bidez informatzen baita pasa den martxoaren 7an Parlamentuan indarrez sartzeko ahalegina ikertzeko polizia-eginbideak direla-eta Nafarroako Parlamentuaren bideozaintza-sistemaren irudiak erauzi eta ikusi ondoren, zenbait fotograma epaitegi eskudunari eta fiskaltzari igorriko zaizkien eginbideei erantsiko zaizkiela.

 

Horretaz gain, Mahaiak jasotzat eman du helarazitako jakinarazpena, zeinaren bidez informatzen baita Nafarroako Parlamentuaren kanpoko kamerek hartutako irudiak erauzi direla, Polizia Kidego Nazionalak eskatuta, beste gertaera batekin lotura.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du indarkeria ororen aurka dagoela, edozein dela ere haren jatorria, eta Cabanillasen gertaturikoa deitoratzen du. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du indarkeria ororen aurka dagoela, edozein dela ere haren jatorria, eta Cabanillasen gertaturikoa deitoratzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen du Foruzaingoaren bortizkeria eta gehiegizko indarraren erabilera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du errespetatu egin behar dela Estatu demokratikoa, haren erakundeak eta erakunde horien ordezkari dihardutenak.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi  adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu eta gaitzesten du Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivite Navascués andreak pairatutako erasoa. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute; UPNk, PPNk eta Voxek aurka.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu eta gaitzesten du Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivite Navascués andreak pairatutako erasoa.

 

2.  Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erasoa egin zuten pertsonen eta haiei babesa ematen dietenen jokabide antidemokratikoa.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du errespetatu egin behar dela Estatu demokratikoa, haren erakundeak eta erakunde horien ordezkari dihardutenak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berresten du Foruzaingoak eginiko lanaren erabateko babesa eta aitortza.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten ditu Cabanillasen izandako istiluak, Nafarroako Gobernuko lehendakaria bisitan joan zenean lehen sektorea babesteko eginiko protestan. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Voxek aurka bozkatu dute; Contigo-Zurekin abstenitu egin da eta PPNk alde bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gaitzesten ditu Cabanillasen izandako istiluak, Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chivite bisitan joan zenean lehen sektorea babesteko eginiko protestan. Istiluetan lehendakaria zihoan autoa kolpatu zuten eta pasatzen ez uzteko ahalegina egin zen.

 

2. Halaber, Parlamentuak gogorarazten du herritarren betebeharra dela bateragarri egitea adierazpen askerako eskubide zilegia eta ordena demokratikoa bermatzen duten lege eta arauen erabateko errespetua.

 

3. Parlamentuak segurtasun indar eta kidegoetako kideen lana aitortu eta babesten du, bereziki Foruzaingoarena eta Guardia Zibilarena, segurtasuna, bizikidetza eta konstituzio-eskubide eta-betebeharren egikaritzea bermatze aldera.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die artista sortzaile nafarrei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezaten. Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN eta PPN abstenitu egin dira; Voxek aurka bozkatu dute. PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik alde bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die artista sortzaile nafarrei haien sormen-ahalmena askatasunez balia dezaten.

 

2. Nafarroako Parlamentuak sormen askatasuna aldezten du, Konstituzioaren 20. artikuluan jasotako konstituzio-balioa den aldetik.

 

3. Nafarroako Parlamentuak artearen, artisten edo haien lanaren aurkako zentsura-jarrerak arbuiatzen ditu.

 

4. Nafarroako Parlamentuak sormen-askatasunarekiko eta zentsuraren aurkako konpromiso argia berresten du eta, ondorioz, ordezkari politikoek kultura eta artean esku hartzea arbuiatzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio LKN artistari eta hiri-sormen artistikoa bultzatzearekiko konpromisoa agertzen du.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Moskuko atentatu terroristetako biktimei, haien eta errusiar herriaren ondoan egon nahi duela adierazten die eta bere maitasun zintzoa helarazten die une latz hauetan.  PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPN eta  PPN abstenitu egin dira; Voxek aurka bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Moskuko atentatu terroristetako biktimei, haien eta errusiar herriaren ondoan egon nahi duela adierazten die eta bere maitasun zintzoa helarazten die une latz hauetan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ideologiarik giza eskubideen urraketa justifikatzen duenik helburu politikoak, erlijiosoak ez beste inolakoak lortzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak askatasunaren, demokraziaren eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako balioen aldeko jarrera berresten du.