Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 2
I. Legegintzaldian (1983-87) UPNko parlamentari izandako Albito Viguria Caparrosoren heriotza dela eta doluminak helarazi ditu Nafarroako Parlamentuak
Nafarroako Parlamentuak doluminak eman ditu gaur Albito Viguria Caparroso (1929, Uxue) I. Legegintzaldiko (1983-87) parlamentari eta UPNko eledun izandakoaren heriotzagatik.
Albito Viguria Caparrosoren heriotzaren berri izan ondoren, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki du "Nafarroako Parlamentuaren izenean doluminak ematea I. Legegintzaldian, 1983 eta 1987 artean, Foru Parlamentari izandakoaren senide eta lagunei”.
Legegilearen gobernu-organoak, gainera, erakunde horretan Nafarroako herriaren ordezkari gisa egindako lana aitortu du.