Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 20

2024ko maiatzaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MAIATZAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 20–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Horren bidez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.3 artikulua aldatzen da eta 51. artikuluaren 2. apartatuari paragrafo bat gehitzen zaio. Maiatzaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2024ko aurrekontuan guztira 338.000 euroko aparteko kreditua ematekoa. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Maiatzaren 30eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Azpiegituren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroara talentu digitala erakartzearen arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da REFENA Nafarroako Kirol Azpiegituren Plan Zuzentzailean jasotzen den erabilera anitzeko kirolgune iraunkorra izateko erabil dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, 396 administrari-lanpostu egonkortzeko prozesuko merezimendu-lehiaketan lanpostuen hautaketa errepikatzeko arrazoiak eta erabaki horren ondorioak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Nafarroako ostatu turistikoen egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azaltzeko ea Nafarroako Gobernuak zergatik sortu zuen Nafarbide sozietate publikoa, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiak horren aurkako aholkua eman bazuen ere. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarbide sozietate publikoak sortu zenez geroztik egindakoari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Andiongo zubiko obrei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Andiongo zubiko obrei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Landa Etxebizitza Publikoa Plataformaren ordezkariekin, landa eremuetan etxebizitza publikoa zer egoeratan dagoen eta zer premia dauden azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Laia Serra Perelló abokatu penalistarekin, egindako lege-aldaketei dagokienez Katalunian jarraitutako prozedura azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak eta Ainhoa Unzu Garate andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Valentziako Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan euskara ikasteko eskola presentzialak kendu izanari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaria, Nafarroako Gobernuko lehendakaria Joseba Antxon Alonso Egurrola jaunarekin legegintzaldi honetan edo honen aurrekoan bildu ote den jakiteko galderari emandako erantzunaren koherentzia egiazta dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.

- Jakiteko ea zein den Lizarrako erditzeak Iruñera bideratzeko arrazoi zehatza. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- 2023an errenta bermatua jaso zutenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Irakasleendako formakuntza-ikastaroei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren doakotasunari eta unibertsaltasunari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lanpostuetarako proben egutegiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Guardia Zibilari ematen zaion laborategi-zerbitzuari buruzkoa, salaketen ondorioz jasotako ur-laginak direla-eta. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.- Enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legeari buruzkoa (“Sortu eta Hazi” Legea). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- "Kalamua Ikertzeko Nafarroako Elkartea. Funtzionamendu-gastuak" partida ekonomikoan betetako gastuaren xehakapen osoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako Osasun Departamentuaren 2023ko deialdien ebaluazio-txostena, eta horiek Nafarroako Gobernuari helaraztea erabaki dute.

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Eskaria, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Arantza Biurrun Urpegui andrearen botoa Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Alzórriz Goñi jaunaren esku uzteko maiatzaren 23ko osoko bilkurarako.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Foru Hobekuntza aldatzearekin batera lankidetza hitzarmen bat egin dezan, Guardia Zibilak trafikoaren eta garraioaren zainketa lanak egin ahal ditzan Foru Komunitateko errepideetan. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPNk, PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, PPNk eta Voxek alde.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroak Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du trafikoaren, motordun ibilgailuen zirkulazioaren eta errepide bidezko garraioen arloko eskumenak bere osotasunean Foru Komunitateari itzultzeko xedez –gaur egun Estatuarekin partekatzen ditu– Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.3 artikuluaren aldebiko aldaketaren prozesuan Nazioko Gobernuarekiko lankidetza-hitzarmen bat jaso dadin Foru Hobekuntzaren 65. artikuluan xedatutakoaren babesean, betiere Foru Komunitateko herritarren segurtasuna aintzat hartuta.

 

2. Bi kidegoen arteko koordinazioa Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51. 1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako Segurtasun Batzordean adostuko da.