Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Ekainak 5

Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri zehatzak aplika ditzan kirol inklusiboa sustatzeko, laguntzeko eta aldezteko

NKJFIk sustatzen dituen ekintzak kirol egokitua laguntzeko, sustatzeko eta ikusarazteko konpromisoarekin bat datozela iritzi baita

Kultura, Kirol eta Turismo batzordeak ebazpen bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “honako neurri hauek ezar ditzan kirol egokitua babestu, sustatu eta aldezteko: laguntza eta dirulaguntza bereziak, deialdi orokorren esparrutik at; beraien entrenamenduetarako espazio publikoak; boluntariotza sustatu eta prestatzea; toki-entitateentzako laguntzak, kirol inklusiboko jardueretarako, eta koordinazio plana; eta berariazko prestakuntza teknikoa desgaitasuna duten kirolarientzat, teknikari, epaile edo buruzagi eginkizunak egin ahal izan ditzaten”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak adierazten du Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) sustatzen dituen ekintzak “ez datozela bat funtsezko helburu eta ardatzekin eta inondik ere ez direla aski gure erkidegoan kirol inklusiboa sustatzeko, laguntzeko eta aldezteko konpromisoa betetzeko”. Izan ere, NKJFIarentzat funtsezko ardatza da desgaitasuna duten pertsonak kirolean sartzeko programa zehatzak garatzea, desgaitasuna duen edozein kirolari erabat eta eraginkortasunez sar dadin bultzatzeko, oinarrizko kirolean arreta berezia jarrita.

 

Horri dagokionez, neurri zehatzak eskatzen dira “Nafarroan kirol egokitua faboratzeko, garatzeko, laguntzeko eta sustatzeko”.

 

Ainhoa Unzu (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak hauek izan dira: Javier Trigo, Félix Zapatero, Raquel Garbahyo, Ángel Ansa (UPN), Ibai Crespo, Kevin Lucero (PSN), Mikel Zabaleta, Xebe Txoperena (EH Bildu), Itxaso Soto, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (76. NPAO, 2024-05-28koa)