Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Ekainak 13

Nafarroako Parlamentuak Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin bat eginen du ostiral honetan

ASORNAko kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute Legebiltzarreko atalondoan

Zeinu Hizkuntzaren Egun Nazionalarekin bat eginez, Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteko (ASORNA) kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute ostiral honetan, ekainaren 14an, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldia 11:00etan izango da Legebiltzarraren atalondoan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Francisca Pulgarín ASORNAko idazkariak parte hartuko dute.