Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Ekainak 24

2024ko ekainaren 24ko bilkura

ERABAKIAK, GAUR –ASTELEHENA, 2024ko EKAINaren 24a– EGINIKO BILERAN MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK HARTUAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 24–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasun irizpidea, Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamenari buruzkoa. Foru-lege proposamena Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu zuen.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aurkako iritzia. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duen foru-lege proposamenari buruzkoa. Proposamena Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu zuten.

- Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Nafarroako Gobernuaren txostena garaiz iristen bada, ziurrenik ekainaren 26ko osoko bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailari buruz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Larraga-Lerin zonan Ur Edangarrirako Araztegi bat eraiki dezan, Izarbeibarko eta Jurramendiko Mankomunitateek partekatzekoa Egaren ibaiertzeko eta Izarbeibarko herriek Itoitz-Nafarroako Ubidea sistemarako duten loturarekin.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailari buruz: Nafarroako Gobernua premiatzen da nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen beharrizanak bilduko dituen talka-plan bat taxutu dezan, nekazaritzako organizazioekin hitz eginda.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea alda dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Uharteko Izotz Jauregiaren inguratzaile termikoan eta aldageletan egin beharreko inbertsioen kostuaren % 80a finantza dezan gutxienez ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiarena, bi atalburu kargutik kendu izanaz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, eraikuntzari eta arkitekturari aplikatutako Iruñeko industrializazio eta digitalizazio zentro nazionalaren egoera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- CREENAko zuzendariarena, Departamentuaren mendeko Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren sorrera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen urtarrilaren 18ko 1/2023 Foru Dekretuaren garapenari eta betetzeari buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendariarekin, alemaneko, frantseseko eta euskarako maila guztiak bereziturik eskaintzeari buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, Osasunari buruzko Foru Legea eztabaidatzen denerako egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista (María Teresa Esporrín Las Heras andrea), EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Pedaladas de Visibilidad proiektuaren sustatzaileen ordezkariekin, beraien proposamena eta erreibindikazioak azal ditzaten. Geroa Bai, Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista (María Teresa Esporrín Las Heras andrea), EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Ilundain/Etxegaray Behaketa eta Harrera Zentrora. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Proposamena, despopulazioari aurre egiteko foru-lege bat egiteko ponentzia bat eratu dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Landa-eremuan erabilera lagatzeko etxebizitza-kooperatibei bultzada publikoa emateko plan estrategikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Viana 1-eko lurzati-berrantolamenduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoak egindako arma eta lehergai konfiskatzeei eta salaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Segurtasun Batzordea foruzainen kopurua handitze aldera deitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2023-2027 aldirako Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta anitz baterako programa-akordioko 6. puntuari buruzkoa (6. puntua: "Azterlan bat egitea bizitegiak publifikatzeko agenda bat ezartze aldera, desgaitasuna dutenei lehentasuna emanen diena"). Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Trafikoko isunak online ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Joko-aretoak ixteko ordutegia 3 orduz murrizteari eta, aldiz, erregioko bingoak ixtekoa 30 minutuz soilik murrizteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Jokoei eta Apustuei buruzko Erregelamenduak ukitutako enpresetan enplegua suntsitzeari eta lan-baldintzak aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak gogoan darabilen BMB motako makinak joko-aretoetan ere para daitezen baimentzea. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Bingoetan dauden B motako makinak joko-aretoak ixteko orduaz haratago funtzionatzen jarraitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ekografia urgenteetarako irispideari begira merkatuko aldez aurretiko kontsulta egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera bidegabeki kobratutakoa itzultzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Bazterkeria handiko egoeran dauden pertsonentzako egoitza-tokiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Iruñean egoitza-tokiak handitzeko aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Ibilgailu elektrikoak eta hibrido entxufagarriak erosteko laguntzak abian jartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean aurreikusten diren zerbitzu-kartei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Europako Next Generation SEM funtsek 2024ko maiatzaren amaieran izandako betetze-mailari buruzko datuak argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontratazio Publikoko Batzordearen 2023ko jarduera-oroitidazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Dirulaguntza Plan Estrategikoa (2024-2026).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Lekarozen kultur kudeaketako instalazioak eta zinemagintza-estudioa eraikitze aldera NASUVINSA enpresa publikoak eta MELITON, SL enpresak sinatutako kontratuari eta kudeaketari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Nafarroako Parlamentuaren 2023ko ekitaldiko kontu orokorra”ri buruz Kontuen Ganberak emandako txostena, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak heldu den asteazkeneko, ekainak 26, 12:00ak arte luzatu dute talde parlamentarioek Klima-aldaketaren Nafar Herritar-batzarrari gomendio-txosten bat  egiten lagunduko dioten adituak proposa ditzaten. Txostenaren izenburua hau izanen da: Klima-aldaketa dela-eta, zer egin behar dugu Nafarroan modu eraginkor eta sozialki bidezkoan?.

 

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2023ko kontuak onetsi ditu.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak "Anaitasuna Peñaren 75. urteurrena" erakusketa dela-eta eginiko olana lagatzea.

- Mahaiak onetsi egin du Oporrak Bakean programan parte hartzen duten haur sahararrei eta haien harrera-familiei ongietorria egiteko ekitaldia egitea, Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak antolatuta. Uztailaren 5ean izanen da, 11:00etan, erakunde-aretoan.

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Farmazialarien 2024ko Mundu Egunarekin; hori dela-eta, kolore berdez argiztatuko du bere fatxada irailaren 25ean.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten baitu LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Voxek aurka bozkatu du eta gainerako taldeek alde.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den 2024ko ekainaren 28an eginen baita, eta sexu-askapenaren bandera jarriko du ikusteko moduko leku batean, legebiltzarrak sexu-aniztasunarekin duen konpromisoaren agerkari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak gorroto diskurtsoak gaitzesten ditu eta konpromisoa hartzen du horiek eremu publikotik desagerrarazteko, uste baitu askatasunaren eta egiazko berdintasun eraginkorraren aurkako erasoa direla. 

 

3. Nafarroako Parlamentuak hezkidetza derrigorrezko hezkuntza-balio gisa lantzearen aldeko apustua egiten du funts publikoekin ordaintzen diren ikastetxe guztietan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Nafarroako LGTBI+ Foru Legea inplementatzen jarraitzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gizarte askeago eta berdinzaleago bat eraikitzeko lan egiteko, eta eskatzen du familia-aniztasunari eta adineko LGTBI+ pertsonei zor zaien errespetua emateko. Horretarako, gure Erkidegoko erakunde guztiekin, elkarteekin eta LGTBI+ kolektiboarekin lan egiteko konpromisoa hartzen du.

 

- Gai-zerrendatik kanpo eta lehendakariak proposatuta, Mahaiak aho batez erabaki du bat egitea ekainaren 28an izanen den LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

Onetsitako erabakiak honela dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den 2024ko ekainaren 28an eginen baita, eta sexu-askapenaren bandera jarriko du ikusteko moduko leku batean, legebiltzarrak sexu-aniztasunarekin duen konpromisoaren agerkari.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak erabaki du ekitaldi bat egitea Nafarroako Gobernuarekin eta gure erkidegoko LGTBI+ elkarte eta kolektiboarekin batera LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldia ekainaren 28an izanen da, ostirala, 11:00etan.