Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Uztailak 4

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken astean jazotako bost hilketa matxistak gaitzesteko

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute gaur, ostegunarekin, Nafarroako Parlamentuaren atarian, genero indarkeriak eta indarkeria bikarioak azken astean eragindako bost hilketak gaitzesteko.

 

Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute Cuencan, Malagan eta Granadan eraildako hiru emakume eta bi adingabeen omenez.

 

Azken baieztapen hauekin, 19 dira 2024an bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, 1.263 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.

 

Espainian genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeak 9 dira 2024an, eta 62 2013tik.