Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urriak 14
"Venezuelari buruz hitz egin dezagun" mahai-ingurua ospatuko da astearte honetan Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako Venezuelarren Elkarteak (ASVENA) eta Nafarroako Gizarte Zibilaren Elkarteak (SCN) antolatuta, Hitz egin dezagun Venezuelari buruz mahai-ingurua hartuko du astearte honetan, hilak 15, Nafarroako Parlamentuak. Venezuelan berriki egindako hauteskundeen ondoren venezuelarren eta Nafarroan bizi diren bertako herritarren egoerak ezagutarazteko helburua izanen du.
Unai Hualde Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera hitzaldiari (19:00, Erabilera Anitzeko Aretoa), eta ondoren Eglee Torres Zuleta ASVENAko presidenteak, Miguel Henrique Otero diputatu ohi eta Venezuelako El Nacional komunikabideko zuzendariak eta Michelle Simón Foro Penal GKEko ordezkariak hartuko dute hitza.