Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Azaroak 13
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxistaren ostean
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du azken biktima Foru Legegilearen egoitzaren atarian
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astearte honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, azaroaren 8an Pontevedran jazotako azken hilketa matxista gaitzesteko.
Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute eraildako 36 urteko emakumearen omenez.
Azken baieztapen horrekin, 40 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.284 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.
Era berean, datu ofizialen arabera, 9 dira 2024an genero indarkeriagatik eraildako adingabeak, eta 62 2013tik.