Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Azaroak 20

Legebiltzarrak 2023an diruz lagundutako Garapenerako Hezkuntzako proiektuen aurkezpena izan da Parlamentuan

Ekitatearen ikuspegitik mundu globalizatuaren ulermena hobetuko duten jarrera kritikoak sustatzeko orduan erakundeak duen aho bateko konpromisoa azpimarratu du Unai Hualdek.

Legebiltzarrak 2023an diruz lagundutako Garapenerako Hezkuntzako zortzi proiektuen aurkezpena izan da gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan. Egikaritutako ekimenak “azaltzeko eta balioa emateko” ekitaldia izan da eta entitate onuradunek hartu dute parte. Unai Hualdek eskerrak eman dizkie “aurrerapen jasaangarria sustatzeko” prest egoteagatik “mundu globalizatuaren ulermena hobetuko duten jarrera kritikoak sustatzeko erabateko konpromisoa” duen erakunde horrekin batera.


Lehendakariak ekitaldia ireki du eta 2018an ezarritako laguntzaren onuradun izan ziren zortzi programen GKEak aipatu ditu. Laguntza horrek xedetzat du kontzientziazioko nahiz prestakuntzako jarduerak sustatzea hazteko bidean dauden herrialdeei eragiten dieten arazoen jatorriarekin lotutako alderdietan.

 

“Garrantzitsua da ikasleek garapenerako hezkuntzako proiektuetan lan egin dezatela. Konpromisoa eta erantzunkidetasuna sortzen ditu pobreziaren eta desberdinkeriaren aurkako borrokan eta, horrenbestez, belaunaldi hobeak eta hobeto prestatuak. Bizi-kalitate ona duen komunitate batean bizi gara, gizarte-bazterketako indize baxu samarra dugu, baina ez dugu konplazenteak izan behar, gizarte solidarioa baikara”, Unai Hualdek esan duenez.


Hori horrela, azpimarratu du garrantzitsua dela “dibulgazioko ekitaldi publikoetan laguntzea”, hala nola talde parlamentarioek parte hartuta arratsaldean Osoko Bilkuren Aretoan izan denean, eta lehendakariak animoak eman ditu ezagutza teorikoak eta praktikoak eskura daitezela bermatzeko, beharrezkoak baitira ikasleek lagundu dezaten eta bereganatu ditzaten “elkartasunari nahiz justizia sozialari lotutako printzipioak eta balioak. Giza eskubideetan oinarritutako biztanleria global baterantz egin behar dugu aurrera”, errepikatu duenez.

Amaitzeko, Unai Hualdek eskerrak eman ditu ikastetxeen, ikasleen eta GKEen “inplikazioagatik”, “oro har ondo islatuta baitago eskoltako osoko bilkuretan”, eta txanda eman die Medicus Mundi, Misiones Salesianas, Organización Navarra para la Ayuda entre los Pueblos (ONAY), Alboan, Fundación Paz y Solidaridad, Setem, Dunia Musso eta Médicos del Mundo Navarra, 2023an Nafarroako Parlamentuaren laguntzari esker (90.000 euro) gauzatutako proiektuen titularrak izan baitira.


Jarraian, 2023an egindako dirulaguntzen deialdiko onuradun izan diren Garapenerako Hezkuntzako zortzi proiektuak aurkeztu dituzte. “Parlamentuak eta elkarteen sareak batera egindako lanaren fruituak partekatuko ditugu planetako errealitate bidegabeei aurre egiteko” Unai Hualdek esan duenez.

Montxo Orozek (Medicus Mundi-Nafarroa-Aragoi-Madril) hari lotutako proiektua defendatu du. Hain zuzen ere, Jóvenes y educación no formal lelopean “14 eta 17 urte arteko gazteentzako (106 ikasle eta bost talde) parte hartze espazio bat garatzen du ikastetxe publikoetan nerabeek eraldaketa sozialeko eragile gisa duten rolari buruz hausnartu dezaten.

 

Zenbait arazo jorratu dira, hala nola martxoak 8a (berdintasuna, patriarkatua), pertsonen salerosketa (aldizkari bat egin zuten), bidezko komertzioa eta klima aldaketa. Esparru horretan, sentsibilizazioa eta boluntariotza sustatu dira, eta trukeak, begiraleentzako prestakuntza moduluak eta aire zabaleko jarduerak ere egin dira. Jarduera horien guztien onuradun izan dira 11.000 pertsona inguru”, Orozek zehaztu duenez.

 

Jone Ramosek (Misiones Salesianas) gerrak haurrengan eta Ukrainako emakume errefuxiatuengan izandako inpaktua azaldu du. Proiektua “La vida en una maleta izeneko erakusketaren ingurukoa da, inbasioaren hasieran gatazkaren lurraldera joan ziren lau kazetari argazkilarik egina eta bizi-istorioak laburbiltzeko xedea duena. Maskotek gatazkan dauden herrialdeetatik ihes egiten dutenentzako duten garrantziari buruzko 9 vidas dokumentalak ere izan du rol nabarmena”.

 

Maite Miqueleizek (ONAY) Impulsando la participación social para la transformación global desde la Educación no formal deritzon proiektu pedagogikoaren II. faseari lotutako baliabideen berri eman du. Kontzientzia kritikoa duten herritar globalak eratzeko estrategia pedagogikoa da, alegia.

 

“Emakumezko 32 begirale eta gizonezko 26 izan dira 348 gazteri laguntzen, eta haien parte hartzea modu askotan dinamizatu dugu, beti elkartasunaren, justizia sozialaren eta garapen jasangarriaren balioetatik”, nabarmendu duenez.

Ani Urretavizcayak (Fundación Alboan) Mugetatik haratago 7 programaren ekintzak zerrendatu ditu. Hezkuntza programa jarraitua da, krisi ekosozialak mugikortasun fortzatuan duen rola ezagutzekoa.
“Eskubideen urraketak aztertzen ditugu gizarte inklusiboa eta abegitsua izateko oinarriak ezartzen saiatzeko. Funtsezkoa da irakasleei prestakuntza ematea eta horretan jarri dugu arreta behar den akonpainamendua eman eta hausnarketa egiten laguntzeko eskolak harreran duen eraginaren inguruan”, azaldu duenaren arabera.

 

Fátima Djara de Almeida (Dunia Musso) Querida Badjudasinha: cartas a las niñas del futuro izeneko proiektuaren bidez emakumeen genitalen mutilazioaren inguruan garatu dituzten esku hartzeko lerroez izan da mintzo..

“Ikastetxe, udal eta kultur etxeetara eraman ditugu gaitz hori sufritu duten Ginea Bissauko hamabi adingabek izandako esperientziak, 230 neskato eta emakumek sufritu behar izaten baitute, batez ere Afrikan. Kontzientziatzea eta genero indarkeriaren kontrako ekintza sustatzea da helburua”, Djarak azpimarratu duenez.

 

Blanca Frailek (Médicos del Mundo Navarra) Sí, ¿saharaui?-Bai. 2023 proiektua azaldu du. “Herri horren kausa bizirik mantentze aldera informatzeko, inplikatzeko eta kontzientziatzeko gonbidapena da, Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan konfinatuta biziraun behar baitute. Horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu (webbing activity, scape room, podcast), guztiak ezagutza eta elkartasuna sortzeko xedez”.

 

Ane Bañalek (Fundación Paz y Solidaridad) Wiphala: tejiendo redes por la igualdad de género en la ETCG proiektuaren nondik norakoak deskribatu ditu. Lau angeluko eta zazpi koloreko banderan erreferentziatutako proiektua da. Bandera hori andetarrek erabili zuten eta, gerora, Bolivia, Peru, Kolonbia, Argentina, Txile, Ekuador eta Uruguaiko beste gerri indigena batzuek ere bai. Garaipenaren sentimendua dakar gogora, eta hura erabili dute “ekitatearen kontzientzia sortzeko, maila guztietako berdintasunarena”, baita generoen artean ere.

 

José Luis Mariñelarenak (SETEM Navarra) Campaña Ropa Limpia: por un Consumo Responsable, Crítico y Transformador de ropa y zapatos VI kanpainaren berri eman du. Nazioarteko misioa da, “kontzientzia hartu, eraiki eta eraldatzekoa. Helburua da gure eskubide guztiak bermatuta izatera eramanen gaituzten gizarte inklusiboak sortzea. Ehungintza industria zeharo feminizatuta dago, lan baldintza oso prekarioak ditu eta ingurumen inpakturik handieneko bigarrena da. Erantzukizuna kolektiboa da”.

 

Azkenik, Pedro González (UPN), Olga Chueca (PSN), Eneka Maiz (EH Bildu) eta Itsaso Soto (Geroa Bai) parlamentariek balorazio positiboa egin dute Foru Komunitate osoan zabaldutako ekimenen eta lanen edukiaren inguruan, helburuarekin bat etorriz “beste mundu batzuetako errealitateetara hurbilarazteko gai izan baitira elkartasuna, enpatia eta errespetua izanik abiapuntu”.

 

“Proiektuak pertsona askorengana iristen dira, modu askotan, eta funtsezkoak dira aldaketako eragileak sortzeko, pertsona eraldatzaileak, alegia. Ekitatea eta aukera berdintasuna sortzeko tresna zarete. Nafarroaren isla zarete, gizarte solidario batena. Bidezkoa da erakundeek ahotsa ematea horrelako ekimenei, elkarte ehunaren ahaleginean oinarrituta baitaude eta, egiaztatzen ahal izan dugunez, emakumearen rola nabarmentzen da. Lankidetza ez da gaitasun soziala soilik, baizik eta premia larria”, UPN, PSN, EH Bildu eta Geroa Bai taldeetako eledunek azpimarratu dutenez.