Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Azaroak 27
Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko ekitaldi bat ospatuko du Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan
Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta ekitaldi bat ospatuko du Parlamentuak ostegun honetan, azaroak 28 (09:00etan Atalondoan).
Ekitaldia Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren hitzartzearekin hasiko da. Eledunen Batzarrak azaroaren 25ean onetsitako adierazpen instituzionala irakurri ondoren, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren eta Sare Elkartearen ordezkariek parte hartuko dute.