Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen 13ko 2/1989 Foru Legearen aldaketa
Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko martxoaren 27an
Nafarroako Parlamentuak, aho batez onetsi du gaur martxoaren 2/1989 Foru Legea, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena, aldatzeko Foru Legea onetsi zuen.
Irakurketa bakarrean izapidetuta, UPN, PSN eta Geroa Baik sustatutako foru-lege proposamenaren xedea da “arloan aplikatzekoa den araubide juridikoa argiagotzea, horretarako aplikatuz Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta Nafarroako Foru Komunitateak onets litzakeen geroagoko arauak, eta horrela bateratu egiten dira bai teilatupeko bai zerupeko kirol-instalazioetarako eskaturiko baldintza teknikoak, segurtasunik erabatekoena bermatzeko”.
Onetsitako aldaketarekin jarduerarako lizentzia ematea ez da egiaztatu beharko eraikingintzaren oinarrizko araudiaren arabera, jadanik indargabetuta baitago, baizik eta Eraikingintzaren Kode Teknikoak agindutakoari jarraikiz, lau urtean behin berrikusi behar denez, araudi hori hobe egokitzen delako “baldintza generiko, funtzional eta teknikoei” eta “gizartearen eskaerari”.
Azaldutakoaren haritik, arau-esparru berriarekin (EKT) instalazioetan “segurtasunik erabatekoena” egiaztatuko da hainbat alderditan, esaterako “ebakuazio-baldintzei dagokienez: korridoreak, harmailetako eskailerak, galeriak, ebakuazio-korridoreak eta publikoarentzako edonolako instalazio eta tokietan”.
Era berean, jadanik ez dira aplikatuko oraindik indargabetu ez diren artikulu batzuk, abuztuaren 27ko 2816/1982 Errege Dekretuz onetsitako Ikuskizun publikoetako eta josteta-jardueretako poliziaren Erregelamendu Orokorrekoak.
Aldaketa honetatik sortu den araudia iritsi da, besteak beste, Nafarroako Gobernuak eta Club Atlético Osasunak erdietsitako akordiotik, ahalbidetze aldera Sadar futbol-zelaiaren edukiera handitzea (23.576 ikusle). Kopuru hori zehaztuko da entitate gorritxoak datozen asteetan Iruñeko Udalari aurkeztuko dion proiektu tekniko baten emaitzen arabera
Osoko Bilkuran izandako eztabaidan EH Bilduk aldatzeko zuzenketa bat aurkeztu du, izaera teknikokoa. Ezetsia izan da UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin, Talde Misto eta atxiki gabeko parlamentariak ezezko botoa emanda
Foru Legearen artikulu bakarrak, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 5. artikulua aldatuta, jarduerarako lizentzia emateko eskatzen diren agindu teknikoak eguneratzea bilatzen du. Honako hau dio:
5. artikulua.
5. Kasuko jarduera-lizentzia emateko, beharrezkoa izanen da eskatzaileak froga dezala lokalak bete egiten dituela zenbait baldintza tekniko, zeinak ezarrita baitaude martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuz onetsitako Eraikingintzaren Kode Teknikoan eta ikuskizun nahiz josteta-jarduera mota bakoitzerako berariazko erregelamenduetan, salbuespena izanik abuztuaren 27ko 2816/1982 Errege Dekretuz onetsitako Ikuskizun publikoetako eta josteta-jardueretako poliziaren Erregelamendu Orokorraren I. Tituluko II. Kapituluko 26, 27, 28, 29, 32 eta 33. artikuluak, zeinak ez baitira Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko modukoak.
Azken xedapena.
Foru lege honek NAOn argitaratua izan eta biharamunean hartuko du indarra.
- https://nafarroakoparlamentua.eus
- Foru-lege proposamena (31. NPAO, 2025-03-28koa)