2026ko urtarrilaren 19ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko URTARRILAren 19a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 19–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen duena kulturaren arloko lanbideei buruzko lege proiektu bat idatz dezan.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen duena tresnak ezar ditzan Ondareari buruzko Europar Jardunaldia gazteentzat eta nerabeentzat eskuragarria izan dadin, eta hezkuntza-baliabideak jar ditzan Nafarroako kultur ondarea gazteei hurbiltzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Eskaria, Gobernuak honako mozio honen betetzeari buruzko kontu-ematea aurkez dezan: Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nafarroako ijito-populazioaren garapenerako estrategia berri bat taxutu dezan 2025ean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen duena demokrazia kulturalarekin konprometi dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetzekoa: Hezkuntza Departamentua premiatzen duena inklusioa, ekitatea, gardentasuna eta tratu-berdintasuna berma ditzan Nafarroako hezkuntza-sistemaren eta aniztasuna artatzeko politiken printzipio lagaezin gisa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da klimaterioan eta menopausian laguntza integrala emateko foru-plan bat taxutu dezan, gehienez ere hamabi hilabeteko epean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolari buruzko foru-lege proiektu bat taxutzeko lanak has ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez bi hilabeteko epean abiaraz dezan, Nafarroako Nekazaritzako Batzorde Aholku-emailean, Europar Batasuna-Mercosur akordioaren inpaktuari buruzko berariazko lantalde bat, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen parte-hartzea izanen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du Osoko Bilkura.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babesa ematen die Nafarroako nekazariei, abeltzainei eta nekazaritzako elikagaien industriari, Mercosur-ekiko merkataritza-akordioa onets daitekeela ikusita egiten dituzten erreibindikazioetan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Diagnostiko konplexuak dauzkaten familiei laguntza eta aholku integrala emateko figura” sor dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Osasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etxegabetasunari erantzuteko politiken jarraipena egiteko koordinazio-esparru egonkor bat sor dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
- bidez, Nafarroako Parlamentuak bere kezka eta arbuio sakona adierazten du, Venezuelako lurraldean aldebakartasunez egindako ekintza militarrak direla-eta. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. - Urtarrilaren 22ko Osoko Bilkura. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egungo landa-eskolaren egoera berariaz aztertzeko mahai bat bultza dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea.
AGERRALDIAK
- Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusi Miriam Martón Pérez andrearena, errenta bermatuaren erreforma nola eginen duen azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du Ez da onartu, zuzendari nagusia oraindik ez delako izendatu.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, foru-gobernuan egindako aldaketak zergatik egin dituen azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du
- Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, departamentuaren lan ildoak eta helburuak azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, departamentuaren aurrerantzeko lan ildoak eta helburuak azaltzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariarena, bere departamentuak garatu beharreko lan ildoei buruz informatzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Europar Batasuna-Mercosur merkataritza-akordioa dela-eta Nafarroako Gobernuak duen jarrera politikoa azaldu eta baloratzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, azal dezan zergatik geratu den eman gabe aire bidezko konexio berrietarako lizitazio publikoa eta zer ekintza zehatz eginen diren zerbitzuak 2026an eman daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, bere departamentuak jarraitu beharreko lan ildoei buruz informatzekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, “Lur-bankua” izeneko ekimenari buruz, INTIAk horren garapenean duen zereginari buruz eta nekazaritzako belaunaldi-berritzearen arloko politiketan nola txertatzen den informatzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Nafarroako Medikuen Sindikatuaren ordezkariekin, “Osasungintzako langileen aurkako kanpo-erasoen aurkako gida” aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta Talde Mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Stop The Wall nazioarteko kanpainako zuzendari eta BDSren sortzaile Jamal Juma-rekin, palestinarrekiko lan solidarioari buruz informa dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Ingeleserako itzulpen-zerbitzua eskatzen du. Otsailaren 10ean.
- Gizarte-ekimeneko Txiribuelta mikrokooperatibara, haren programa eta jarduera berriak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Geroa Bai talde parlamentarioaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu bere ordezkariak aldatu dituela Ekitaldeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioak egindako txostena betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko batzorde berezian. Itxaso Soto Díaz de Cerio eledun izanen da, eta Pablo Azcona Molinet, berriz, ordezko.
AHOZ ERANTZUTEKO GALDERAK
- Indarkeria matxistako kasuen detekzio goiztiarrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan-esparruko sexu-jazarpeneko kasuen ikerketari eta horietarako protokoloei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Migrazio-aukeraren aldeko departamentuarteko lehenbiziko batzordeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK
- 3x3 saskibaloiko Liceo Monjardín taldeko jokalariek goi-mailako kirolari izaera edukitzearen baldintza betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Biktimak babestearren hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- O-NOZeko lan-giroari buruzko azken inkestan sexu-jazarpeneko komentarioak egin direla-eta hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du
- Kotizaziopeko pentsioen eta alargun-pentsioen gutxieneko osagarriak bultzatzeari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Antxon Alonso Egurrola jaunarekin izandako bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- “Lur-bankua” ekimenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du
- Nafarroako Inbertsio Institutuak sektore estrategikoak sendotze aldera inbertsio berri bat egiteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- LH Dualeko ikasle errepikatzaileen lantoki-prestakuntzarako neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren hezkuntza-eskaintza handitzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nagoreko mahaia deitzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Eko-herrixketako espazio komunen kudeaketari eta erregularizazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Virgen del Camino Ikastetxe Integratuko ikasleen lantokiko prestakuntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2025eko abenduaren 30ekoa, 2026rako Urteko Araugintza Plana onesten duena.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, 2025eko azaroari dagokiona. Kontuen Ganberak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuko Lehendakariaren 2026rako ordainsariak (84.579,60 euro), Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren lanaldi osoko foru parlamentarienak (69.545,70 euro), lanaldi osoko foru parlamentarienak (61.816,58 euro), lanaldi osorik gabeko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren foru parlamentarienak (52.178,98 euro) eta lanaldi osorik gabeko gainerako foru parlamentarienak (46.362,66 euro).
Ordainsari guztiak ehuneko 1,5 igo dira 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean. Hala ere, 2026ko KPIaren aldaketa % 1,5ekoa edo handiagoa bada, % 0,5 gehiago ordainduko da 2027ko lehen hiruhilekoan.
Igoera horiek Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat ezarritakoen berdin-berdinak dira.
- Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bertaratze-ordainsariak onetsi ditu 2023rako, halako moduan non gorakada bat izanen baitute, % 1,5ekoa, 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: 168 euroko dieta, parlamentariak deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñean eta Iruñetik 25 kilometrora bitarte dauden herrietan daukatenean; 197 euroko dieta, egoitza Iruñetik 25 kilometro baino gehiagoko distantziara dauden herrietan duten parlamentariak deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik.
Ondorio horietarako, bizilekutzat hartuko da kasuko foru parlamentaria erroldatuta dagoen udalerria.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuko behin-behineko langileen ordainsariak onetsi ditu, zeinek % 1,5eko igoera izanen baitute 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: lehendakariaren kabineteburua, 63.331,80 euro; lehendakariaren idazkaria, 47.640,74 euro; Mahaiko kideen idazkaria, 38.548,72; eta talde parlamentarioen laguntzaileak, 38.548,72 euro. Hala ere, 2026ko KPIaren aldaketa % 1,5ekoa edo handiagoa bada, % 0,5 gehiago ordainduko da 2027ko lehen hiruhilekoan.
- Bestalde, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, talde parlamentarioentzako 2026rako dirulaguntzak onetsi ditu, zeinek % 2ko igoera izanen baitute 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.
8.976,57 euroko dirulaguntza finkoa hilabeteko eta talde parlamentarioko; eta dirulaguntza aldakor bat, kontzeptu hauen baturaren araberako zenbatekoa:
Funtzionamendu-gastuak: 1.621,98 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko; antolaketa-gastuak: 1.240,16 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, eta langile- eta jarduera-gastuak: 4.627,70 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko bost parlamentari bakoitzeko edo zatikiko.
- Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bidaia ofizialen eta Legebiltzarreko langileek lanaren kariaz egiten dituztenen ondoriozko ordainsarien araubidea onetsi du 2026rako, eta ordainsari horiek % 3ko igoera izanen dute 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko: 58,30 euro eguneko Nafarroatik kanpora eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak) eta 93,50 euro eguneko atzerrira eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak).
Lokomozio-gastuengatiko ordainsaria kilometro bakoitzeko 0,36 eurotik 0,37ra igaroko dira.
Gainera, foru parlamentarien ordainsariei buruzko arauen 9. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, 2026ko ekitalditik aurrera egindako gastua itzultzeko aukera sartzeko, hiriarteko garraio publiko ez-diskrezionala erabiliz gero, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuta.
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, hauek dira kargarik gabeko zenbatekoen mugak 2026rako: mantenurako gastuengatik, 58,34 euro egun bakoitzeko Espainiako lurraldean eginiko bidaiengatik eta 99,91 euro egun bakoitzeko atzerrira eginiko bidaiengatik, eta lokomozio-gastuengatik, 0,35 euro kilometro bakoitzeko gehi justifikaturiko bidesari eta aparkaleku gastuak ere.
- Mahaiak eta Eledunen Batzordeak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoek Erregelamenduaren 210. artikuluaren 2. paragrafoaren norainokoari buruz egindako txostena, pertsona juridiko bati buruzko galderak izapidetzeko, pertsona horren jarduerak Nafarroako Gobernuaren esparruan garrantzi publikoa izan beharra dela eta.
Ondorioetan, legelari nagusiaren txostenak adierazten du Erregelamenduaren xedapen hori aplikatzeak "nolabaiteko hautemate-marjina dakarrela, eta kasu zehatz bakoitzaren arabera ebatzi behar dela. Kontuan hartuta, gainera, ez dela nahikoa 210.2 artikulua ez dela beetzen esatearekin; aldiz, behar bezala eta egoki arrazoitu behar da ez onartzeko arrazoia, eta arrazoi zehatzak eman behar dira. Zalantzarik izanez gero, arau parlamentarioak interpretatu behar dira, ordezkarien eskubideak eta ahalmenak baliatzeko modu mesedegarrienean".
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta elkartasuna adierazten baitizkie Adamuzen (Kordoba) duela ordu batzuk izandako tren-istripuan hil direnen familiei eta gertukoei. Lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak doluminak igortzen dizkie eta bere babes eta minik sakonena helarazten dizkie Adamuzen (Kordoba) duela ordu batzuk izandako tren-istripuan hildako pertsonen familiei eta gertukoei.
2. Nafarroako Parlamentuak zaurituei opa die laster senda daitezen.
3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa erakusten die istripua gertatu den lekuan biktimak eta zaurituak artatzen eta hondamendi basati horren ondorengo egoera leheneratzen lanean ari diren entitate eta pertsona guztiei.
- Eledunen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Irango diktadura-erregimenak egindako giza eskubideen urraketa larria, erailketa masiboen bidez erantzuten ari baita herritarren berme demokratikoen eskaerari. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak:
1. Irango diktadura-erregimenak egindako giza eskubideen urraketa larria gaitzesten du, herritarren berme demokratikoen eskaerari hilketa masiboen bidez erantzuten ari baita.
2. Irango biztanleriarekiko elkartasuna adierazten du; izan ere, modu baketsuan gauzatzen ditu adierazpen-, elkartze- eta parte-hartze politikorako eskubideak, eta ikusi du justizia sozialaren, berdintasunaren eta oinarrizko eskubideekiko errespetuaren aldeko eskaerak basatiki zapaldu dituela herrialde horretako erregimenak.
3. Espresuki babesten ditu Irango emakumeak; izan ere, oraindik ere egiturazko diskriminazioa jasaten dute, bai eta berariazko jazarpena ere, berdintasunaren eta beren eskubideen errespetuaren aldeko borrokan. Nafarroako Parlamentuak azpimarratzen du garrantzitsua dela emakumeek berdintasunerako, adierazpen-askatasunerako eta autonomia pertsonalerako duten eskubidea bermatzea.
4. Irandar agintariei eskatzen die erabat errespeta ditzatela giza eskubideei buruz nazioartean dituzten betebeharrak, hala nola indarkeriazko errepresioa berehala etetea, kontzientzia-arrazoiengatik edo protesta baketsuetan parte hartzeagatik atxilotutako pertsona guztiak baldintzarik gabe askatzea, bai eta epaiketa bidegabeen, torturen edo exekuzio arbitrarioen moduko praktikak desagerraraztea ere.
5. Nazioarteko komunitateari eskatzen dio ahalegin diplomatikoak, gainbegiratzekoak eta kontuak ematekoak areagotzeko, urraketak ikertzen direla eta biktimak babesten direla bermatzeko, bat etorriz Irango egoerari buruzko Nazio Batuen ebazpen eta aginduekin eta printzipio demokratikoak eta zuzenbide-estatua errespetatzen dituzten gobernu-egituretaranzko trantsizioak sustatzen dituzten ekimenak babesteko beharrarekin.
6. Nafarroako Gobernua premiatzen du, bere eskumenen esparruan, eskura duen laguntza guztia eman diezaiela Iranen egon daitezkeen nafarrei, bai eta Nafarroan bizi den irandar komunitateari ere, bereziki beharrezkoa den laguntza instituzional, sozial eta humanitarioari dagokionez.
7. Nafarroako Parlamentuak berresten du giza eskubideen defentsa unibertsalarekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, nazioarteko justiziarekin eta pertsona guztientzako oinarrizko askatasunen babesarekin duen konpromisoa.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzura dauden langileen 2026rako ordainsariak onartu ditu.
- Mahaiak onetsi du Parlamentuaren ordezkaritza bat joatea FITUR 2026ko Nafarroaren Egunera, urtarrilaren 23an.