Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Otsailak 23

2026ko otsailaren 23ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko OTSAILAren 23a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 2310:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean egin beharreko akats-zuzenketa eta hura argitaratzea agindu dute.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aurkako iritzia, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretu bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritako LGSaren araubidea aldatzeko foru-lege proposamenari buruzkoa.

 

INTERPELAZIOAK:

- Osasun-arreta publikoaren eta Nafarroako osasungintzaren egungo egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako azpiegituren eta inbertsioen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen egoerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Berrikuntza politikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Industriaren eta enpleguaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Industriaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Otsailaren 26ko Osoko Bilkura.

 

MOZIOAK:

- Mozioaren betetze-mailari buruzko kontu-ematerako eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erregai fosilei buruzko tratatu baterako ekimena babestu dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordea.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Iberdrola enpresaren Nafarroako enpresa-batzordeko ordezkariek igorritako idazkia, zeinaren bidez onartzen baitute Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordearen lan-bilkura batean agerraldia egitea.

- Baskunsa elkartearen ordezkariekin, Rocaforteko gazteluan egiten ari diren ikerketa historiko eta arkeologikoko lanen berri eman dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Larraungo eta Lekunberriko alkateekin, oinarrizko osasun-eskualde horretan arreta pediatrikoa zertan den azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- "Sanfermines 78: gogoan!” elkarte memorialistaren ordezkariekin, Iruñean 1978ko sanferminetan izandako gertakariei buruz eta Iruñeko Udalean onetsitako erabakiari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Naama Farjoun-ekin, palestinarrak Israelen nola bizi diren eta bizimodu hori posible egiten duen apartheid sareari buruz informa dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Astelehena, martxoaren 9a. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Leitzako osasun-etxera  egin beharreko bisita erretiratzea. Bisitaren xedea zen bertatik bertara ezagutzea osasun-etxeak zer defizit, beharrizan eta arazo izan ditzakeen osasun-arreta bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Leitzako osasun-etxera, instalazioak egokiak ote diren egiaztatzeko. EH Bildu Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Elizondoko zahar-etxera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Acciona SAk igorritako idazkia, Accionako lehendakariak agerraldia egiteko eskaria dela-eta, eta erabaki dute Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordeari helaraztea, astearte honetan bilera eginen baitu bidezkotzat jotzen diren erabakiak hartzeko.

-Aurkeztutako zuribide-idazkiaren arabera, Accionak uste du litekeena dela bere presidentearen agerraldi-eskaera bat ez etortzea ikerketa-batzordeen araudi-esparruarekin; izan ere, ulertzen du oinarrizko eskubideak ukitu ahal dituela eta ez duela lotura zuzenik ikerketaren xede materialarekin.

Halaber, merkataritza-sozietateak azaltzen du ez dela erabaki espresurik eman aurretiaz igorritako alegazio eta txosten juridikoen gainean, eta inguruabar horrek babesgabetasun-egoera ekarri duela.

Testuinguru horretan, Accionak adierazten du lankidetza-jarrera agertu duela ikerketa-batzordearen lanekiko, eta horren isla dela agerraldia egiteko ordezkariak izendatu izana eta ikertutako jarduketekin lotura duten arduradun teknikoen ordezko agerraldiak proposatu izana.

Accionak dio, halaber, borondatezko ez-agertzea izan dela erabakitzeko legezko betekizunak ez direla gertatu, egun jakin batzuetan joateko ezintasuna jakinarazi baita eta izendatutako ordezkoen bidezko agerraldia egitea proposatu baita.

Azkenik, Accionak uste du agerraldiaren bidezkotasunari buruzko eztabaidak izaera juridiko-administratiboko desadostasun batean duela jatorria, eta uste du, halaber, gatazkaren izaera aintzat hartuta, gaia fiskaltzari igorri izana neurriz kanpokoa izan litekeela.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin Vida Nueva egoitzaren gaineko ikuskaritza-neurriei eta arreta soziosanitarioaren kontrolari buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.  Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.

- Tximista Auto 2026 Planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.

- Fiskalizaziorik egin ez izanari buruz Nafarroako Kontu-hartzailetza Nagusiak egindako txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Nafarroako museoetara joaten den ikusle-kopuruari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Etxebizitza babestuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Jakiteko ea zergatik ez den bete, errugbi-zelai berri bat egiteari dagokionez, Kirol Azpiegituren 2022-2025 aldirako Plan Zuzentzailea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Jakiteko ea zer neurri ezarriko den, bidesariak ezartzen direnean, garraioaren sektorearen egoera arintzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- PAI programako irakasleen integrazioa dela-eta egiten den balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Otsailaren 26ko Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Lekunberriko osasun-etxean pediatriako kontsultan arreta presentziala emateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Eredu turistikoari eta Turismoko azken bilera sektorialean azaldutako ekintzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.

- Nafarroako medikuen kolektiboaren erreibindikazioei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Otsailaren 26ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Generoaren araberako soldata-arrakala murrizteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Otsailaren 26ko Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Parquenasa sozietate publiko bihurtzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Gazteek feminismoaz duten pertzepzioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak Nafarroaren autogobernua gauzatzearen eta defendatzearen alde egin izanaz Nafarroako Gobernuak duen jarrerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du. Otsailaren 26ko Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Egungo eskumen-esparruari eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzeko aukerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Gobernuaren jarduketei buruzkoa, fiskalizaziorik egin ez izanari buruzko txostena ikusita. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Hiriarteko zerbitzuak abiarazi izanari eta taxiek beren lurralde-eremutik kanpo egindako zerbitzuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2025-2028ko aldirako Enplegu Planaren baitako berdintasun-planak betetzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Parquenasaren kontratuak direla-eta esku-hartu ez izanari buruzko espedientea ez argitaratzeko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan 1/2024 Legea garatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- Txerri-izurri afrikarra dela-eta hartutako neurriak areagotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- 2024ko kirol-urtekariari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzordeak jasotzat eman dute Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko 12/2019 Foru Legeari buruzko ebaluazioa-txostena. Izan ere, aipatu foru-legearen lehen xedapen gehigarriaren arabera, Nafarroako Gobernuak arau horren garapenari buruzko ebaluazio-txosten bat eginen du, zeina Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluari igorriko baitzaio, eztabaidatu eta txostena egin dezan, Nafarroako Parlamentura igorri aurretik.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 20235eko abenduan egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion. Kontuen Ganberak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2026ko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Senatuaren erabakia, 2026ko otsailaren 16koa, zeinaren bidez ekainaren 15eko 18:00ak arte luzatzen baita Konstituzio Auzitegiko lau magistratu-postu huts betetze aldera autonomia-erkidegoetako batzar legegileek hautagaitzak aurkezteko epea.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, Zerbitzu Juridikoek txostena egin dezaten, otsailaren 17ko ikerketa-batzordearen bilkuran Talde Mistoko parlamentariak erakutsitako hiruadarrekoa erretiratzeko eskaeraren oinarrian dagoen araudi zehatzari buruz. Talde Mistoak aurkeztu du. Eledunen Batzarrak ez du txostena beharrezkotzat jo, legelari nagusiaren azalpenak entzun ondoren. Hark adierazi duenez, Erregelamenduan ezarritakoa aintzat hartuta, legebiltzarraren organo desberdinen buruei dagokie kasuko gertakizunak ordena-haustea diren edo ez baloratzea.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2-. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketaren aldeko apustua egitea eta jada abian diren programa espezifikoei jarraipena ematea.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak arreta integralarekin duen konpromisoa adierazten du, osasun-laguntza humanizatuta eta zerbitzuetarako eta zainketa aringarrietarako sarbide ekitatiboa bermatuta.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak premiatzen du gizarte-zerbitzuetarako sarbidea berma dadin eta desgaitasunaren balorazioa hobetu dadin.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitzuen pertsonaren duintasunarekin, askatasun indibidualarekin, nortasunaren garapen askearekin eta gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunarekin konpromiso zalantzarik gabea, gure ordena konstituzionalaren ezinbesteko oinarriak baitira. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Contigo-Zurekinek aurka bozkatu du; PSN, EH Bildu eta Geroa Bai abstenitu egin dira eta UPNk eta Talde Mistoak alde bozkatu dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du pertsonaren duintasunarekin, askatasun indibidualarekin, nortasunaren garapen askearekin eta gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunarekin konpromiso zalantzarik gabea, gure ordena konstituzionalaren ezinbesteko oinarriak baitira.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du belo integrala (burka eta niqab-a) eta aurpegia osorik nahiz zati batean estaltzen duten beste elementu batzuk espazio publikoetan erabiltzea ez dela bateragarria duintasunarekin, askatasunarekin eta emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunarekin, emakumearen ikusezintasunaren eta zapalkuntzaren sinboloa baita.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua eta Gorte Nagusiak premiatzen ditu belo integralaren eta aurpegia estaltzen duten beste elementu batzuk espazio publikoetan erabiltzeari buruzko estatu-mailako araudi bat susta dezaten, Espainiako Konstituzioarekin, Espainiak berretsitako nazioarteko itunekin eta Europako jurisprudentziarekin bat, betiere oinarrizko eskubideekiko errespetua bermatuta.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du gizonen eta emakumeen berdintasuna, integrazioa, bizikidetza eta gure gizartearen oinarri diren balio demokratikoekiko errespetua sustatzen duten politika publiko aktiboak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa duela.

 

MAHAIAREN ERABAKIAK:

- Mahaiak erabaki bat onartu du aho batez. Horren bidez, ordena konstituzionalaren ezinbesteko oinarri diren aldetik, erabateko arbuioa eta barne-barneko haserrea adierazten du berriki gertatutako erailketa matxistaren aurrean. Lehendakariak aurkeztu du.

 

Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (lehendakariak aurkeztua), Talde Mistoaren abstentzioarekin.

 

Hona hemen erabakiaren testua:

 

1.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabateko arbuioa eta barne-barneko haserrea adierazten du berriki gertatutako erailketa matxistaren aurrean. Emakumeen kontrako indarkeria oro da haien integritate fisiko eta moralaren aurkako erasoa eta, ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina; izan ere, erailketa da matxismoaren adierazpen larriena eta lehen mailako arazo soziala, batez ere pairatzen duten emakumeen duintasunari eta integritate fisiko eta moralari eraso egiten diona.

 

2.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak elkartasuna eta babes osoa adierazten dir biktimen senide eta hurbilekoei.

 

3.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak emakumeek pairatzen duen indarkeria matxista oro salatu eta irmoki arbuiatzen ditu, eta herritarrei gogorarazten die gure gizartean oraindik ere gailentzen den gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazle dela.

 

4.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak gizarte justu eta berdinzaleago bat lortzeko duen konpromisoa berresten du, bere eskumenen esparruan eta legeria indarduna aplikatuta berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeria guztien kontrako politika aktibo integral eta koordinatuak gauzatuz.

 

5.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak herritarrei dei egiten die jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan. Denon ardura da jarrera aktiboa hartzea emakumeen aurkako indarkeria ororen kontra, desadostasuna agertuz, isilik geratu gabe eta halakorik pairatu dutenei babesa agertuz; finean, norbanakoaren ardura eta erantzukizun banakakoa eta kolektiboa agertuz eraso matxisten aurrean.

 

6. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak herritarrei dei egiten die indarkeria matxista arbuiatzeko antolaturiko elkarretaratzetan parte har dezaten.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du eskaria, Laura Aznal Sagasti andrearen botoa Mikel Zabaleta Aramendia jaunaren esku uzteko (biak ere EH Bildu Nafarroa talde parlamentariokoak).

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentua administrazio digitaleko oinarrizko konponbideak elkarri emate aldera Administrazio Digitalaren Estatuko Agentziak, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoaren Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak sinatutako hitzarmenari atxikitzea.

- Mahaiak onetsi du Unibertsitate Eztabaidako XXV. Liga Parlamentuan egiteko proposamena. Otsailaren 27an izanen da, ostirala, 16:00etatik 21:00etara, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak AEK-k euskararen alde antolatutako Korrikaren 24. edizioko kilometro bat babestea, 4.235 eurorekin (BEZa barne). Nafarroako Parlamentuak lekukoa eramanen du martxoaren 22an, 13:23an, Foruen Monumentutik aterata.

Unai Hualde lehendakariak, Maite Esporrín lehen lehendakariordeak eta Adolfo Araiz bigarren idazkariak alde bozkatu dute; bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek kontrako botoa eman dute.

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiari eginiko eskaria, Nafarroako Parlamentuko atalondoan erakusketa bat egite aldera 2025eko irailetik hona egin diren eskari guztiak eman ditzan, esleitutako hurrenkerarekin.