Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Martxoak 2

2026ko martxoaren 2ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MARTXOAren 2a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 2, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK

- Mozioa erretiratzea, zeinetan Nafarroako Gobernua premiatzen baita premiaz eska dezan su-gorrinaren kontrako bakteriofagoen salbuespeneko baimenean eta fruta pipitadunerako talka-planean sartzea Nafarroa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gaita-irakaskuntza ezar dezan Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean eta/edo Tuterako Musika Eskola Kontserbatorioan-Fernando Remacha Udal Kontserbatorioan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntza Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du pertsonaren duintasunarekiko, askatasun indibidualarekiko, nortasunaren garapen askearekiko eta gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunarekiko konpromiso zalantzarik gabea, gure ordena konstituzionalaren ezinbesteko oinarriak baitira. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Segurtasun Batzordea urgentziaz deitu dezan, Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean ezarritako polizia-eredua garatzeko beharrezkoa den foruzainen muga desblokeatzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala har ditzan hartu beharreko neurriak Nafarroako Foruzaingoa soilik arduratu dadin El Sadar futbol-zelaiaren segurtasunaz bertan egiten diren partida eta lehiaketa guztietan. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da atzera bota ditzan prestakuntza enpresetan egiten duten Lanbide Heziketa Dualeko ikasleen arretan egindako murrizketak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntza Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da publiko bihurtzen diren zentroen beharrizanei erantzute aldera Nafarroako Autonomia eta Garapenerako Agentziaren egituran egin beharko liratekeen aldaketak azter ditzan eta aurrekontuan sar ditzan. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak egiaztatzen du Mendebaldeko Sahara nazioarteko zuzenbideari loturiko lurralde ez-autonomoa dela, zeinaren gainean Marokoko Erresumak ez baitu inolako subiranotasunik izan inoiz; hortaz, exijitzen da amai daitezela hark eginiko okupazio ilegala eta Saharako herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidearen egiazko erabilerari hark jarritako oztopoak. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osoko Bilkura. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

- Horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da desazkunde-politikei buruzko foru-estrategia gara dezan 12 hilabeteko epean. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ingurune digitalean ere gara dezan hezkidetza. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Martxoaren 5eko Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da berehala eta zorrotz bete dezan Emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzko 2/2024 Lege Organikoaren azken xedapenetako seigarrena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru-erkidegorako ordainsari-berdintasunari buruzko estrategia integrala taxutu eta onets dezan gehienez ere sei hilabeteko epean. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.

 

AGERRALDIAK

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena eta Hezkuntzako kontseilariarena, Maestro Ávila fundazioari lotutako erkidego bateko adingabeen egoera azaldu dezaten, ez baitaude Nafarroako Foru Komunitatearen hezkuntza-administrazioaren kontrolpean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Urbasan duela 4.000 urteko bisonte baten gorpuzkiak aurkitu dituen arkeologo-taldearen ordezkariekin, aurkikuntza horren gaineko datu esanguratsu orori buruz informa dezaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Erriberako Mankomunitatearen Animaliak Babesteko Zentrora. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK

- Europar Batasunarekin Lotutako Gaietarako Konferentziaren azken Osoko Bilkurari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Nafarroan dauden eta Estatuaren jabetzakoak diren etxebizitzei buruz Zoruaren Enpresa Entitate Publikoak emandako txostenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Leitza Udalerriko Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroko datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Antxon Alonsorekin eta Justo Vicente Pelegrinirekin 2020ko urriaren 20an izandako bileran hartutako oharrei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Turismo Zuzendaritza Nagusiaren turismo-jardueretako langile ofizialen erreklamazioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Babes-eskaria, Talde Mistoarena, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordean 2026ko otsailaren 18an gertatutakoaren ondoriozkoa. Artxibatuta, Erregelamenduaren arabera eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

- Babes-eskaria, Talde Mistoarena, 2026ko otsailaren 12ko Osoko Bilkuran gertatutakoaren ondoriozkoa. Artxibatuta, Erregelamenduaren arabera eskatutako baldintzak ez betetzeagatik.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat ezetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Estatu Batuek eta Israelek Iranen kontra egindako eraso militarra, bai eta herrien bakearen eta subiranotasunaren aurkako beste edozein eraso ere. EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek alde bozkatu dute; UPN eta PPN abstenitu dira, eta Talde Mistoak aurka bozkatu du.

PSNk eskatuta, 1. puntuari aipamen bat gehitu zaio, “Iranek eraso horri emandako errepresalia” ere gaitzestekoa.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

1.-Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Estatu Batuek eta Israelek Iranen kontra egindako eraso militarra, baita Iranek eraso horri emandako errepresalia eta herrien bakearen eta subiranotasunaren aurkako beste edozein eraso ere.

2.- Nafarroako Parlamentuak Nazioarteko Zuzenbidearekiko eta bide diplomatikoekiko konpromisoa indartzeko deia egiten du, Ekialde Hurbileko estatuetan bizi den egoera larria bideratzeko eta, horrela, aurreikusi ezinezko eta izugarrizko ondorioak ekarriko lituzkeen gerra-eskalada saihesteko.

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogora ekartzen baitu Plus Ultra ur-hegazkinaren hegaldi transozeanikoaren mendeurrena eta Julio Ruiz de Alda eta Pablo Rada nafarrek haren eskifaiako kide gisa parte hartu izana. Talde Mistoak aurkeztu du.

 

UPNk eta PPNk alde bozkatu dute, eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurka.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

1.- Plus Ultra ur-hegazkinaren hegaldi transozeanikoaren mendeurrenean, Nafarroako Parlamentuak balentria historiko eta heroiko hori gogora ekartzen du, non Julio Ruiz de Alda eta Pablo Rada nafarrek eskifaiako kide gisa parte hartu baitzuten.

 

MAHAIAREN ERABAKIAK

- Mahaiak aho batez onetsi du Erabaki bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak herritarrak gonbidatzen ditu martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiekin bat egitera. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Aurretik, Erabaki horren edukia errefusatua izan da adierazpen instituzional gisa (talde berberek aurkeztua), Talde Mistoaren aurkako botoarekin

 

Hona onetsitako Erabakiaren testua:

 

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak herritarrak gonbidatzen ditu egun hori dela-eta antolatzen diren ekimenetan parte hartzera.

 

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak konpromisoa hartzen du feminismoaren lorpen historikoei eta eguneroko bizitzan duten inpaktuari balioa ematen dieten sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak sustatzeko, hartara lagunduta herritarrak informatuta egotea eta kritikoak izatea diskurtso antifeministen aurrean.

 

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak aitortzen du berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza funtsezko tresna dela desberdinkeriak eta indarkeriak prebenitzeko, batez ere gazteenen artean, betiere teoria eta historia feministari balioa emanez.

 

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak mugimendu feministaren eta elkarteen lana aitortu eta babesten du, eta hark kohesio sozialari, justiziari eta demokraziari historian zehar eta gaur egun egindako ekarpena baloratzen du.

 

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du martxoaren 8an bere egoitzako fatxada kolore morez argiztatzea.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren (Talde Mistoa bakarrik agertu da aurka), aho batez erabaki du, Erregelamenduaren 72.5 artikuluarekin bat etorriz eta legokiokeen erantzukizuna bideratze aldera, Ministerio Fiskalari jakinaraztea José Manuel Entrecanales Domecq jauna ez dela agertu (urtarrilaren 20rako eta otsailaren 9rako deitu zitzaion) azken lau legegintzaldietako obra publikoen lizitazioei eta esleipenei buruzko Ikerketa Batzordean, zeina 2025eko ekainaren 26ko Osoko Bilkurak eratu baitzuen.

 

LANGILEAK

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira 2026. urterako plantilla organikoa eta 2025eko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen eta behin-behineko langileen zerrenda.