2026ko martxoaren 16ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MARTXOAren 16a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 16, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROPOSAMENAK
- Zeinaren bidez aldatzen baita 15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Prozedura arrunta.
MOZIOAK
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da xenofobia instituzionala desagerraraz dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, Gobernuak mozioaren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua berma dezan Gobernuak eta haren erakunde autonomoek antolatutako ekitaldietan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
AGERRALDIAK
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Estrategia (2026-2030) aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena, Obanosko HLHIPko zuzendariarena eta Izarbeibarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskola-sustatzailearena, ikastetxean ematen diren afektibitate- eta sexu-tailerrei buruzko azalpenak eman ditzaten. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Baztertuak.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Erizaintzako Teknikarien Sindikatuaren ordezkariekin, C eta D mailako lanbide-karreran metatutako zorraren ordainketa dela-eta egungo egoera zein den azaldu dezaten. Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Talde Mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Fernando Vaquero Oroquieta jaunarekin, mugimendu sozialistaren gazte-organizazioek Nafarroan duten sustraiei, izaerari eta inpaktuari buruz informa dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Estellerriaren garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak ezartzeko ponentziak 2026ko martxoaren 6ko bilkuran hartutako erabakia.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak eginiko obra publikoen lizitazio eta esleipenei buruzko ikerketa-batzordeak 2026ko martxoaren10eko bilkuran hartutako erabakia, Koldo García Izaguirre jaunaren martxoaren 11ko agerraldia bideokonferentzia bidez egiteko baimenari buruzkoa.
AHOZKO GALDERAK
- Jakiteko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak zer ekintza egiten duen babes-sistemako gazte migratzaileekin formakuntzaren eta enpleguaren arloan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria. Jasotzat eman da erretiratu izana.
- Plantilla organikoan plaza berriak sortuz etxebizitzaren arloko ikuskapen-lana areagotzeko konpromisoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.
- Energiaren prezioen igoerari eta igoera horrek Nafarroako Foru Komunitatean ahal den eragin txikiena izateko hartu beharreko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Erreniega aldean baimenak ukatzeagatik Geoalcalik aurkeztutako errekurtsoaren ebazpenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2025ean osasun mentalean artatutako gazte-kopuruari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.
- Jakiteko noiz egonen den euskaraz Navarra.es ataria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Industria aeroespazialari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Meategiekin lotutako industriei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Errepide-sarearen egoera txarrari buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Errepideen mantentze-lan prebentiboei buruzkoa. Atxiki gabeko foru parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Errepideak berriztatzeari buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Jakiteko delitu-jokamoldeak pertsonen jatorriarekin lotzen dituzten txosten espezifikoak egiteak zergatik urratuko lituzkeen berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Nafarroan 2025ean egindako delituei buruz Foruzaingoak jasotako kriminalitate-datuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Mélidako Udalaren 2023ko Kontu Orokorrari buruzko fiskalizazio-txostena. Kontuen Ganberak aurkeztu du.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi UPN talde parlamentarioak aurkeztutako adierazpen instituzionala, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentua Espainiako Konstituzioaren 4. xedapen iragankorra indargabetzearen alde agertzen baitzen.
PPNk eta Talde Mistoak alde bozkatu dute, PSN abstenitu egin da, eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin TPek aurka bozkatu dute.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1.- Nafarroako Parlamentua Espainiako Konstituzioaren 4. xedapen iragankorra indargabetzearen alde agertzen da.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE-ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak baimendu du Iruñeko Udalak antolatuta Nafarroako Parlamentura bisitak egitea, Oteitza eta pilota programaren baitan.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionalarekin bat egitea 2026ko apirilaren 22an.
- Otsailaren 9ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuak 24. Korrikako kilometro bat erosteko proposamena onetsi zuen Mahaiak. Zehazki, 781. kilometroa erosi da, eta martxoaren 22an, igandean, 14:54an, Iruñeko Jose Alonso kaletik aterako da (Tres Reyes hoteleko biribilgunearen ondoan). Ekimen honekin bat egiteko gonbita egiten dizuegu parlamentari guztiei nahiz etxe honetan lan egiten duzuen langile guztiei.