2026ko martxoaren 30eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MARTXOAren 30a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 30, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROPOSAMENAK
-Laugarren xedapen iragankorra indargabetze aldera Espainiako Konstituzioa aldatzea xede duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Arrunta.
MOZIOAK
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da bidaiderik gabeko adingabeentzako harrera-protokolo bat ezar dezan Nafarroako toki-entitateetan, erakundeen arteko elkartasunean eta kogobernantzan oinarrituta.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-zerbitzuen eta zainketen sistema publiko, komunitario eta desmerkantilizatua eraikitzeko urratsak egin ditzan.
- Eskaria, honako mozio hau erretiratu dadin: Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Ameriketako Estatu Batuetako arduradun politikoen adierazpenak, eskurik ez sartzearen printzipioa urratzen dutenak, eta berretsi egiten du nazioarteko zuzenbidea, arauetan oinarritutako nazioarteko ordena eta herrien burujabetza errespetatuz egin behar dela Groenlandiaren estatus politikoari eragiten dion planteamendu oro. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol egokitua berariaz babesteko plan bat taxutu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da batzorde berezi bat eratu dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan, LGTBI+ arloko politikei ekiteko toki-esparruan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea. Erretiratu egin da.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBI+ ikuspegia jaso dezan foru-eskumeneko gizarte-politikak diagnostikatu, planifikatu eta garatzean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kultura-ekitaldietara joateko garraio-zerbitzurako programa pilotu bat taxutu dezan modu deszentralizatuan, programa berekiak nahiz dirulaguntza publikoen bidez finantzatutako programak izan, toki-entitateen parte-hartzearekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespenik erabatekoena adierazten du, Korrikan ETA erakunde terroristako kideen alde agertu diren pankartak, afixak, sinboloak eta adierazpenak direla-eta. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da 2026an goi-mailako arte-ikasketak eta profesionalak ematen dituzten Nafarroako ikastetxe publikoekiko elkarrizketa-mahai bat eratu dezan, sektorearen beharrizanak aztertzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntza Batzordea.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira erantzun bateratua eman diezaioten suteen prebentzioari eta haiei aurre egiteari, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren esparruan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da Matchfunding-eko deialdi pilotu bat sor dezan 2027an. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.
AGERRALDIAK
- Osasuneko kontseilariarena, azaldu dezan BIDEAN-Transporte Sanitario de Navarra SL enpresak zenbateko kostu handiagoa daukan Nafarroako Osasun-garraiorako 2023ko Jarduketa-planaren aldean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Jokabide Suiziden Prebentzio eta Arretarako Erakunde arteko Koordinazio Batzordearen ordezkariena, Nafarroan jokabide suizidak dauzkaten pertsonak artatzeko eta jokabide horiek prebenitzeko estrategia aurkeztu dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Eskaria, C eta D mailako lanbide-karreran metatutako zorraren ordainketa dela-eta egungo egoera zein den azaltze aldera Erizaintzako Teknikarien Sindikatuaren ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratu dadin.
- ALBOAN gobernuz kanpoko erakundearen ordezkariekin, Darien-go migrazio-korridorean bizi duten errealitateari buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Apirilak 29. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Juani Rishmawi-rekin, Israelgo espetxeetako egoerari eta Palestinako herriaren egungo egoerari buruz informa dezan. Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Apirilaren 15ean, 12:15ean. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Arkeologia-funtsen biltegira, Urbasan agertu den bisonte baten gorpuzkiak ezagutzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Rocaforteko gaztelura, Baskuntsa proiektua ezagutzeko. EH Geroa Bai eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK
- Jakiteko ea zergatik ez den oraindik onetsi Nafarroako polizien gardentasunaren eta jardunbide onen batzordea eratzeko Nafarroako lehendakariaren foru-dekretua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 2025eko gogobetetasun-inkestari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Nafarroako landa-eremuetan digitalizazioaren arloan egindako jarduketei buruzkoa. Atxiki gabeko foru parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Jakiteko zertan den mozio honen betetze-egoera: Nafarroako Gobernua premiatzen da Itoizko zentral hidroelektrikoa abio beltzeko azpiegitura estrategiko bihurtzeko aukera aztertu eta sustatu dezan CANASA SA eta Red Eléctrica Española (REE) sozietateekin batera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zehapen-espedienterik abiarazi den Korrikan ETAko kideak omentzeagatik edo erakusteagatik edo terrorismoa goraipatzeagatik. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez da izapidetzeko onartu, ezin baitzaio galdera idatzirik egin Gobernuaren ordezkariari.
- NTV Solutions enpresak jasotako dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Administrazio-egoera irregularrean egonik ezohiko erregularizazio-prozesuan sar daitezkeen pertsonak artatzeko zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Osasunbidea Osasun Zerbitzuan eta Osasun Departamentuan telelana egiten duten pertsonei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Tuterako Ikastetxe Integratu Politeknikoa-Eskola Tekniko Industrialean 2025-2026 ikasturtean Soldadura eta Galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloa ez eskaintzeko arrazoiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari dagokionez jasotako 2025eko deialdien ebaluazio-txostena, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helarazteko agindua eman dute.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Parkinsonaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egin du Parkinsonaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, eta ekitaldi bat eginen du apirilaren 14an, 11:00etan, ANAPARrekin batera, nahasmendu horri buruz sentsibilizatzeko.
2.- Nafarroako Parlamentuak babesa ematen die ANAPARek urte osoan eta, bereziki, haren urteurrenaren ospakizunean abian jarritako jarduerei.
3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du gaixotasun horren ikerketan eta haren tratamenduaren hobekuntzan inbertitzearen garrantzia eta premia.
4.- Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko du heldu den apirilaren 11n, hori baita ANAPAR identifikatzen duen kolorea.
- Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 8a) eta Nafarroako Ijito Herriaren Eguna (apirilaren 27a) aintzatesten eta oroitzen baititu. Lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 8a) eta Nafarroako Ijito Herriaren Eguna (apirilaren 27a) aintzatesten eta oroitzen ditu, eta herri honek gure erkidegoari egindako ekarpen esanguratsuak eta historia nabarmentzen ditu.
2.- Ijito-aurkakotasunaren kontrako borrokan erabat konprometituta dagoela adierazten du, eta erakunde guztiak premiatzen ditu gehiago ahalegindu daitezen Ijitoen Herriak pairatzen duen egiturazko diskriminazioa amaiarazteko.
3.- Uste du funtsezkoa dela Ijitoen Herriak politika publikoetan modu aktiboan parte har dezan, eta, hartara, haren parte-hartzea sustatzera konprometitzen da; horretarako, ijitoen eskubideen defentsako erakunde sozialak aintzat hartuko ditu, ezinbesteko lana egiten baitute Ijitoen Herriaren errekonozimenduari eta ikusgarritasunari begira.
4.- Erakunde publikoak premiatzen ditu sentsibilizazio- eta hezkuntza-kanpainak susta ditzaten, Ijitoen Herriaren historia eta kultura eta Nafarroari egindako ekarpen baliotsua ezagutarazteko, bai eta haien errekonozimendu sozial eta instituzionala ahalbidetzen duten ekintzak susta ditzaten ere, errekonozimenduaren, egiaren eta erreparazioaren bidean (arrazakeriaren kontrako gure legean hala jasotzen baita).
5.- Adierazten du erakunde guztiek lehentasunezko helburu gisa hartu behar dutela osasunaren, hezkuntzaren, enpleguaren eta etxebizitzaren arloetan eragina duten desberdinkeriak murriztea, arreta berezia jarrita haur-gazteengan eta emakume ijitoengan.
6.- Uste du Nafarroako ijitoen erkidegoari zuzendutako politika orokorrak eta berariazkoak gauzatu behar direla, Europako erakundeen eta Ijitoen Berdintasun, Inklusio eta Parte-hartzerako 2021-2030 Estrategia Nazionalaren gomendioei jarraituz.
7.- Herritar guztiei dei egiten die Ijitoen Kulturaren Hilabetearekin lotuta antolatzen diren ekitaldi guztietan parte hartzera.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia eta onartu dute, Talde Mistoren abstentzioarekin eta UPNren eta PPNren aurkako botoekin, Nafarroako 2024ko Kontu Orokorren txostenaren zirriborroa egin duen auditorearen ondoren agertzea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak erabaki du Ikerketa Batzordeari helaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzak bidalitako prozesu aurreko ikerketa-eginbideak.
- Mahaiak onetsi du Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia, 2026ko ekitaldikoa.
- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak onetsi du atalondoan KulturAtrio Proiektuaren baitan erakusketak egiteko exijitzen diren baldintzak aldatzea.
- Mahaiak onetsi du Karlismoa eta Frankismoa aurrez aurre. 50 urteko batasuna diktaduraren aurka erakusketaren olana lagatzea.
- Mahaiak onetsi du 2026ko apirilaren 22an EdukaCoop sarien banaketa-ekitaldia egiteko baimena ematea. Ekitaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sozialaren eta Kooperatibismoaren Katedrak antolatuko du, ANELekin lankidetzan.