Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Apirilak 13

2026ko apirilaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko APIRILAren 13a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 13, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aurkako irizpidea, Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea aldatzea xede duen foru-lege proposamenari buruzkoa. Foru-lege proposamena UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

MOZIOAK

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaien industria aldezteko neurri-sorta ezohiko eta berariazko bat onets dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da batzorde berezi bat eratu dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan, toki-esparruan LGTBI+ arloko politikei ekiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du. Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Europako erakundeei formalki eska diezaien egin beharreko urratsak egiten has daitezen, defentsarako indar armatu bat abian jartzeko, estatu kideek soilik osatua, Europar Batasunean ezartzen diren baliabide eta helburuekin. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kontrol-batzordea, zehazteke.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen ditu Israelgo estatuak Palestinako populazio zibilaren aurka egindako erasoak eta genozidio-ekintzak. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

- Horren bidez, AEBek eta Israelek Iranen aurka abiarazitako gerra ilegala arbuiatzen da. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.

 

AGERRALDIAK

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azaldu dezan zertan diren Belateko tunela bikoizteko obrak eta zer dela-eta egin behar den bigarren aldaketa bat. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, informa dezan Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren arabera Nafarroan, 2025ean, genero-indarkeriaren arloan izandako datuei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroan 2026-2027 ikasturtean murriztuko diren hezkuntza-lerroei buruz informa dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK

- Nafarroako irakaskuntza itunduko sindikatu maioritarioen ordezkariekin, Hezkuntza Departamentuak 2026-2027 ikasturtean Haur Hezkuntzako ikasgela itunduen kopurua murrizteko hartutako erabakia azter dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak azken lau legegintzaldietan eginiko edo finantzatutako obra-lizitazio eta -esleipenak aztertzeko ikerketa-batzordearen erabakia, zeinaren bidez eskatzen baitu ekainaren 30era arte luzatzea bere lanak amaitzeko epea.

 

AHOZKO GALDERAK

- Suteak prebenitze aldera neguan egindako lanei eta heldu den udan suteak itzaltzeko eta/edo ekiditeko jarduketa-proposamenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Aerosorgailu-palen bolumenari eta birpotentziatze-prozesuen bidez edo bizitza baliagarriaren amaierara iristeagatik birziklatutako bestelako osagaien bolumenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Moves Planean artatu gabe dauden eskabideak Tximista programan sartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Etxegaray BHZko plantillaren salaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroan gizarte-bonu termikoa ordaintzeko atzerapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei desgaitasuna baloratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Erregularizatu gabeko egoeran dauden migratzaileei desgaitasuna baloratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Sexuagatiko diskriminazio-kasu zehatzetan egindako salaketei edo kexei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren Zaintza eta Segurtasun Pribatuko zerbitzuetako langileen 2024tik 2027ra bitarteko lan-osagarriei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluazio-txostenak.

- 1/2026 Legegintzako Foru-dekretua, apirilaren 1ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira balio erantsiaren gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Ekonomia eta Ogasun Batzordean izapidetu dadin erabaki da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2026ko apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez aurretiazko esku-hartzetik salbuesten baitira martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege-dekretuaren 46., 55. eta 58. artikuluetan jasotzen diren laguntzak kudeatze aldera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek edo haren mendeko erakunde autonomoek egindako jarduketak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2026ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio-txostena, "Iruñeko emisio gutxiko eremua (2022-2025)” izenekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira erakundearen kontuak eta urteko jardueren oroitidazkia, biak 2025eko ekitaldikoak.

 

BESTELAKO GAIAK

- Ezohiko ahozko galdera egiteko eskaria, jakiteko ea zerk eragotzi duen egindako informazio-eskaera bat betetzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Onartua. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, apirilaren 16koan, eginen da. EH Bilduk ez du iritzirik eman Eledunen Batzarrean, eta, horregatik, gaia mahaira eraman behar izan da. Bertan, bere ordezkariak aldeko botoa eman du, UPNko bi aldeekin batera. Geroa Bai eta PSNk aurkako botoa eman dute.

- Errekerimendua Parlamentuko Mahaiari, erantzunik ez emateagatik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Onartua.

- Eskatutako informazioa bidaltzeko eskaera, eta, hala badagokio, datu pertsonalak disoziatzeko edo anonimo bihurtzeko beharrezko neurriak hartzea. PPN talde parlamentarioko Javier García Giménez jaunak aurkeztu du. Onartua.

- Mahaiari errekerimendua egiteko eskaera, ez delako erantzun osoa eman. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ez da onartu.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Nafarroako Parlamentuko Mahaiari jakinarazi zaio Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Instrukzio Atalak (5. plaza) emandako autoa, 959/2026 aurretiazko eginbideei buruzkoa. Prozedura hori Ministerio Fiskalak aurkeztutako salaketaren ondorio da. Salaketa hori Parlamentuak jarri zuen, Accionako presidentea ez zelako agertu Nafarroako Gobernuak gauzatutako edo finantzatutako obren lizitazioei eta esleipenei buruzko Ikerketa Batzordean.