Noiz argitaratua Asteazkena, 2026.eko Apirilak 22

Nafarroako Gobernua premiatu da finantzaketa-lerro zuzen eta egonkor bat ezar dezan animaliak babesteko zentroak kudeatzen dituzten mankomunitateentzat

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko apirilaren 22an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da finantzaketa-lerro zuzen eta egonkor bat ezar dezan animaliak babesteko zentroak kudeatzen dituzten mankomunitateentzat, 19/2019 Foru Legetik heldu den erantzukizun partekatuaren printzipioan oinarrituta. Finantzaketa horrek legezko eskakizun berrien ondoriozko kudeaketa operatiboko gastuak ase behar ditu (langileak, 24 orduko albaitaritza-arreta eta mantentze-lanak), zama soilik tokiko diru-kutxen gain erortzea saihestuz.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da susta dezan animaliak babesteko zentroak sortzea gaur egun ez dauden zonaldeetan, hau da, iparraldean, Lizarran eta Zangozan, lurralde-berdintasuna bermatzeko. Hedapen hori larrialdiko eta egonaldi laburreko (gehienez 60 egun) eskualde-zentroen eredu batean oinarrituko da, berehalako toki-kudeaketarako, halako moduan non Nafarroako Gobernuaren egungo Animaliak Babesteko Zentroa egonaldi luzeko erreferentzia-zentro bihurtuko baita Foru Komunitate osorako.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza-hitzarmen komun bat sina dezan zerbitzua ematen duten mankomunitate guztiekin, jarduera- eta kudeaketa-protokoloak bateratu daitezen. Era berean, foru-mailan adopzio bakar eta publikorako plataforma bat sor dadin premiatzen du, zentro guztietako informazioa zentralizatuko duena, Nafarroan berreskuratutako animalia orok etxe bat aurkitzeko aukera berberak izanen dituela bermatzeko, alde batera utzita animalia zer eskualdetan jaso den.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen abstentzioekin onetsi da.