Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Apirilak 27

2026ko apirilaren 27ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko APIRILAren 27a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 27, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK

-Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute idazkia, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez informatzen baitu abiarazi dela Nazioko Gobernuarekiko negoziazioa, ebazteko Talde multinazionalentzako eta talde nazional handientzako gutxieneko zergapetze-maila globala bermatzeko zerga osagarriari buruzko abenduaren 22ko 18/2025 Foru Legea dela-eta sortu diren desadostasunak.

- Txostena, Kontuen Ganberako Aholkularitza Juridikoarena, Artxiboei, Dokumentu-kudeaketari eta Dokumentu-ondareari buruzko foru-lege proiektuari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Artxiboei, dokumentuen kudeaketari eta dokumentu-ondareari buruzko foru-lege proiektuari eginiko zuzenketen proposamena.

- Ablitasko Udaleko 1302., 1303. eta 894. herri-lurzatietako  59.873,41 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, apirilaren 30ekoan, eztabaidatuko da.

- 2025ko inbertsio-programaren barnean 2026ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuko zenbait departamentutara bideratuko diren aparteko kredituei eta kreditu-gehigarriei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, apirilaren 30ekoan, eztabaidatuko da.

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK

-Nafarroako Inklusio Aktiborako Eskubideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Arrunta.

- Ikasle kopuruan izandako aldaketen ondorioz hezkuntza publikoko eta itunduko unitateak aldatzeko irizpideak ezartzen dituena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura..

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren desadostasun irizpidea, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzko abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legea aldatzeko foru lege proposamenari buruzkoa. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, apirilaren 30ekoan, eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau erretiratzea: Estatuko Gobernua premiatzen da Segurtasun Batzordea urgentziaz deitu dezan, Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean legitimoki ezarritako polizia-eredua garatzeko beharrezkoa den foruzainen muga desblokeatzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ehiza antolatzeko egungo planak luza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako gobernuak premiatzen dira lehentasun nazionala eta espainiarren ongizate-estatuaren jasangarritasuna berma ditzaten. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Batzordea, zehazteke.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da El Sadar futbol-zelaian Espainiako gizonezkoen futbol-selekzio nagusiaren partida ofizial bat edo lagunarteko bat antolatzea susta dezan, Espainiako Futbol Federazioarekin lankidetzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea.

 

AGERRALDIAK

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal dezan zertan diren eraikuntzari eta arkitekturari aplikatutako industrializazioaren eta robotikaren etorkizuneko zentroaren obrak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Landa-eremuko Etxebizitzen Estrategia-planari buruz informa dezan (berariazko plangintzarako tresna berri bat da, foru-erkidegoko landa-eremuko herrietan etxebizitza duin eta ordainerraza eskuratzea bermatzeko). Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK

- Lizarrako Udaleko ordezkaritza batek hiria Gizateriaren Ondare izendatua izateko hautagaitzaren proiektua azaltze aldera egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- 0-3 zikloko sindikatuen arteko plataformaren ordezkariekin, haien eskariak azaldu ditzaten. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialaren, SATSE sindikatuaren eta erizain nafarren ordezkariekin, osasungintzako profesionalek Nafarroako osasun-sisteman bizi duten egoeraren berri eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak eta Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Instalazioak eta egiten duten lana ezagutzeko Hibridación Termosolar Navarra enpresak Caparroson kudeatzen duen biogas-plantara egitekoa zen bisita-eskaria erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Bidean enpresa publikoaren instalazioetara, instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK

- PFEZaren deflaktazioari buruzko ahozko galdera idatzizko galdera bihurtzeko eskaria. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean jasotzen den diskriminaziorik ezeko printzipioa bermatzeko jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria.

- Herri txikietan autonomoen jarduera sustatzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Gazteek boluntariotzan parte hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Lombricultura Valtierra SLren egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Toki-entitateen gazteriaren arloko politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Nafarroako gazteen ongizate emozionalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Jakiteko ea zergatik ez diren ebatzi Erreniega aldean ikerketa-baimenak luzatzea ukatzeagatik Geoalcali SLk aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.

- Istripu-tasa murrizteko eta lan-mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko San Adriángo proiektu pilotuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

- Ostatu turistikoen arloko 2026 eta 2027ko ikuskapen-plan berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- PAI hezkuntza-eredu bihurtzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Gazte nafarrek industrian enplegua lortu ahal izateari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Jakiteko ea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak zergatik ez zuen aurkeztu kontratuen plangintzari buruzko dokumentazioa 2024an. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako hirugarren sektoreari buruzko lege berriari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Inklusio-estrategiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Inbertsio Institutuaren eta KPMG aholkularitza-enpresaren arteko kontratuaren epea luzatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Iragan apirilaren 19an Tuterako harrera-pisu batean adingabe bat atxilotu izanari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Sektore aeroespazialari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Geoalcali SLri 2011tik aitzina emandako meatze-ikerketarako baimenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Miguel Induráin Fundazioaren kirolariendako beken deialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Net Zero Tech Valley estrategiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.

- Iruñeko aireportuko aire bidezko konexio berrien lizitazioa argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen “etorkizuneko erabileren” 2068ra bitarteko aurrerakin ekonomikoak eta interesak itzultzeko epea aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Etxeko eta zaintzen arloko emakume langileen diskriminazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Lurralde Kohesiorako Departamentuaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2023ko deialdien ebaluaziorako txostenak.

 

BESTELAKO GAIAK

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera. 2026ko lehenbiziko hiruhilekoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan paratzea "El BON de hace 100 años-Duela 100 urteko NAO” izeneko erakusketa 2026ko azaroaren 24tik abenduaren 16ra bitarte, Nafarroako Aldizkari Ofizialak antolaturik.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egin dadin “Eragimen politikorako Eskola” jardunaldia 2026ko maiatzaren 13an, 11:00etan, osoko bilkuren aretoan, Pobreziaren kontrako Sareak antolaturik.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada lila kolorez argiztatuko da maiatzaren 12an.

 

LANGILEAK:

- Mahaiak onetsi ditu Nafarroako Parlamentuko 2026ko plantilla organikoa eta 2025eko abenduaren 31ko funtzionarioen zerrenda.