Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Apirilak 30

Ablitasko Udaleko 59.873 m² herri-lur onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duen foru-legea

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko apirilaren 30ean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur onetsi du, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta atxikigabeak aldeko botoa emanda eta Talde Mistoak aurkako botoa emanda, Ablitasko Udalaren 59.873,41 m² herri-lur onura publikoko deklaratu eta, ondoren Ablitasko Ureztatzaileen elkartearen jabetzako 124.438, 67 m²-rekin trukatzeko, haien desafektazioa onesten duen Foru Legea.

 

Nafarroako Gobernuak bultzatutako Foru Legearen xedea da 801,9 kWp-ko autokontsumo elektrikoko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuaren garapena erraztea 1302. eta 1303. lurzatiei dagokien lursailean eta herri-ondasun gisa ukituriko bideko beste 894 m²-tan.

 

Jabetza guztiak Ablitasko katastroko 10. poligonoan daude. Zehazki, Lodosako ubideko urak erregulatzeko putzua, ponpaketa-estazioa eta transformazio-zentroa dauden lursaila da.

 

Horretarako, eta zehazten denez, trukea egiteko itunek lehengoratze-klausula bat izan beharko dute herri-ondarearen alde, eta klausula hori eraginkorra izanen da baldin eta desafektatzera bultzatu zuten xedeak edo desafektazioaren baldintzak desagertu edo bete gabe uzten badira.

 

Ablitasko Ureztatzaileen Elkartearen jabetzako 124.438,67 m²-en trukaketa —1. poligonoko 1514. lurzatia, 5. poligonoko 1706. eta 1814. lurzatiak, 7. poligonoko 884. eta 890. lurzatiak, eta 8. poligonoko 598. eta 602. lurzatiak— Ablitasko Udalak 2024ko maiatzaren 15ean onetsitako baldintza-agirian jasotako estipulazioetara egokitu beharko da.

 

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluko 5. apartatuan xedaturikoaren arabera, Ablitasko Udalak eskatzen duen lurzoruaren desafektazioa foru-lege bidez onetsi behar da, eremuak lurzati txikiaren definizioan zehazten diren mugak gainditzen dituelako.