2026ko maiatzaren 4ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MAIATZAren 4a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 4–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK
-Etxebizitzaren arloan udalaz gaindiko eragina duten sektore-planei buruzko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasunaren eta iraupen luzeko zainketen arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura.
MOZIOAK
- Mozioak erretiratzeko eskaria, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztua.
- Eskaria, Osoko Bilkuran izapidetu ordez Kultura, Kirol eta Turismo Batzordean izapidetu daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio honen betetze-mailaz: Nafarroako Gobernua premiatzen da Itoizko zentral hidroelektrikoa abio beltzeko azpiegitura estrategiko bihurtzeko aukera aztertu eta sustatu dezan CANASA SA eta Red Eléctrica Española (REE) sozietateekin batera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Bardeako tiro-poligonoa Defentsarako lehentasunezko intereseko eremu deklaratu zuen dekretua indargabetu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bultza dezan, toki-entitateekin lankidetzan eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin koordinatuta, lagun egiteko animaliak babesteko zerbitzua kudeatzeko eredu integral bat, prestazio mankomunatuan oinarritua, lurralde osoan arreta homogeneoa, jarraitua eta kalitatezkoa bermatuko duena. EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Bardeako Komunitatea eta Defentsa Ministerioa premiatzen dira, 2028an Bardeako tiro eta bonbardaketa poligonoaren errentamendu-alokairu-kontratua amaitu ondoren, hura berritu ez dezaten eta eremu horren erabilera militarrari amaiera eman diezaioten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea. Maiatzeko bigarren hamabostaldia. Birformulatzekotan geratu da.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren erregelamenduzko lege-neurriak edo neurri exekutiboak bultza ditzan luzamendu integral bat ezartze aldera gure lurraldean biometanizazio- edo biogas-plantak instalatzeari dagokionez, arau-ekosistema bermatzaile bat izan arte. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroako osasungintzak bizi duen egoera larriari buruzko azalpenak eman ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Foru Araubideko Batzordea.
- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azaldu dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, Suhiltzaileen Zerbitzuaren egoerari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Biztanleria Aktiboaren Inkestako 2026ko lehen hiruhilekoari buruzko datuak azaldu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Nafarroako Arkeologia Elkarte Profesionalaren (APAN) ordezkariekin, berriki sortutako elkartearen testuingurua eta arkeologia profesionalaren sektoreak Nafarroan dituen beharrak eta aukerak azaldu ditzaten. EH Bildu Nafarroa eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- “Larrabide salba dezagun” plataformako ordezkariekin, beren eskariak eta beharrak azaldu ditzaten Nafarroako Gobernuak egungo Larrabide igerilekuetan 50 m-ko igerileku estalia eraikitzeko egindako proposamenari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Talde Mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
AHOZKO GALDERAK
-Ezkabako gotorlekua memoriaren toki izendatzeko urtebeteko epea ezartzeari buruzko ahozko galdera erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.
- Trans pertsonentzako administrazio-agiriak emateko modua arautzeko prozedura egokitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Enplegu-erregulazioko espedienteetan lan-agintaritzaren baimena berreskuratzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Nafarroak CANASAri emandako etorkizuneko erabileren maileguaren itzultzea 2068ra arte atzeratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria. Birformulatzekotan geratu da.
- Alokairu-kontratuen ezohiko luzapena indargabetzeari eta horrek Nafarroako maizterrengan duen eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- 2026ko lehen hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Nafarroako osasungintzaren funtzionamenduari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Publikoki seinalatu ondoren medikuei publikoki barkamena eskatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Itxaron-zerrenden murrizketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Gaurkotasun handiko galdera, Irango gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko alokairurako neurriei buruzko 8/2026 Errege Lege-dekretua ez baliozkotzearen ondorioz Nafarroako maizterrek izanen duten egoerari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Osasun-etxeetako ilaren ardurari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Azken albisteen aurrean Osasun Departamentuak hartu beharreko neurri eta planei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Gaurkotasun handiko galdera, osasun-sisteman gertatzen ari denaren ardura politikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Osasun Zuzendaritzak 2025eko abendua baino lehenagoko ustezko lan- eta/edo sexu-jazarpenen kasuak ez ezagutzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Irango gerra dela-eta, Ekialde Ertaineko krisiaren ondorioz lehen sektorean eta nekazaritzako elikagaien industrian dauden eraginei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.
- Nasuvinsak bultzatutako etxebizitza-sozietate mistorako kide pribatua hautatzeko prozesuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Maiatzaren 7ko Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Ezkabako gotorlekua memoriaren toki izendatzeko urtebeteko epea ezartzeari buruzko ahozko galdera erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Irati Jiménez Aragón andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kultur Ondarearen Institutua proiektuaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Palestinaren okupazioarekin zerikusia duten enpresei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontratazio Publikoko Batzordearen 2025eko jarduera-oroitidazkia.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren 2025-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Dirulaguntza Plan Estrategikoa (2026-2028).
BESTELAKO GAIAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ikasle kopuruan izandako aldaketen ondorioz hezkuntza publikoko eta itunduko unitateak aldatzeko irizpideak ezartzen dituen foru-lege proposamena ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruz Nafarroako Kontseiluari egindako irizpen-eskaria jaso izanaren adierazpena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren idazkia, zeinaren bidez dokumentazioa eskatzen baita eta adierazten baita eten egiten dela “Ikasle kopuruan izandako aldaketen ondorioz hezkuntza publikoko eta itunduko unitateak aldatzeko irizpideak ezartzen dituen foru-lege proposamena” ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruzko irizpena emateko epea.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat. Horren bidez, 1812ko abenduaren 9an Cordovillan fusilatutako 34 nafarren sakrifizioa oroitarazten du Nafarroako Parlamentuak, eta Maiatzaren Biko espiritua ospatzen du, Espainiako Independentzia Gerra hasi zuen herri-altxamenduaren adierazpen gisa, Nafarroak nazio-subiranotasuna defendatzeko egindako ekarpena nabarmenduz. Talde Mistoak aurkeztu du.
UPNk eta PPNk alde bozkatu dute, eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurka.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1. Nafarroako Parlamentuak 1812ko abenduaren 9an Cordovillan fusilatutako 34 nafarren sakrifizioa oroitarazten du, eta Maiatzaren Biko espiritua ospatzen du, Espainiako Independentzia Gerra hasi zuen herri-altxamenduaren adierazpen gisa, Nafarroak nazio-subiranotasuna defendatzeko egindako ekarpena nabarmenduz.
2. Nafarroako Parlamentuak erabaki du urtero, maiatzaren 2a dela-eta edo abenduaren 9aren inguruan, omenaldi instituzional bat egitea Cordovillan (Cendea de Galar) eraikitako monumentuan, Nafarroako erakundeen eta gizarte zibileko ordezkarien parte-hartzearekin.
3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua eta Galarreko Zendeako Udala premiatzen ditu, beren eskumenak baliatuz, beharrezkoak diren neurriak har ditzaten monumentua babesteko, zaharberritzeko, mantentzeko eta haren balioa nabarmentzeko, bai eta kultura-intereseko ondasun deklaratzeko ere, eta beharrezkoak diren baliabide teknikoak, ekonomikoak eta giza baliabideak jar ditzan haren narriadura saihesteko eta kontserbazioa ziurtatzeko.
4. Nafarroako Parlamentuko Mahaiari enkargua egitea gertaera historiko horren zabalkundea susta dezan hezkuntza- eta kultura-ekimenen bidez, gure historia partekatuaren ezagutza eta Espainiako independentziaren eta batasunaren alde bizitza eman zutenen aintzatespena indartze aldera.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK
- Mahaiak ezetsi egin du idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita foru-lege proposamena ez sartzea osoko bilkurako gai-zerrendan Nafarroako Kontseiluaren irizpena jaso arte. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Unai Hualde lehendakariak, Juan Luis Sánchez de Muniáin bigarren lehendakariordeak, Yolanda Ibáñez lehen idazkariak eta Adolfo Araiz bigarren idazkariak maiatzaren 14ko osoko bilkuran egingo den eztabaida atzeratzeko eskaeraren aurka bozkatu dute. Lehen lehendakariorde Maite Esporrínek eskaera baiestearen aldeko botoa eman du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Kontuen Ganberaren Erregelamendu Ekonomiko Finantzarioa.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egitea “Joko eta Ikuskizunen Brigada: 40 urte” jardunaldia, Nafarroako Foruzaingoak antolatua, maiatzaren 26an, 09:00etatik 14:10era, erabilera anitzeko aretoan.
- Mahaiak onetsi egin du Parlamentuetako Kontu-hartzaileen Espainiako Elkartearen (ASEINPA) XVII. Jardunaldiak Nafarroako Parlamentuan egitea, 2026ko ekainaren 4an eta 5ean.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Neumoniaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da 2026ko azaroaren 12an