2026ko maiatzaren 11ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko MAIATZAren 11– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 11–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aurkako irizpidea, ikasle kopuruan izandako aldaketen ondorioz hezkuntza publikoko eta itunduko unitateak aldatzeko irizpideak ezartzen dituen foru-lege proposamenari buruzkoa. Foru-lege proposamena UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. Datorren ostegunean, maiatzaren 14ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
- Logela-errentamendua arautzekoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Arrunta-presakoa.
INTERPELAZIOAK
- Interpelazioa zuzentzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintza akademikoa dibertsifikatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Espainiako Gobernua premiatzen duena FITUR 2026n nahiz gainontzeko azoketan parte hartzetik kanpo utz dezan Israel.
- Mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen duena ehiza antolatzeko egungo planak luza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion transferitua izan dadila atzerritarrentzakoak diren norberaren edo besteren konturako lanerako hasierako baimenak kudeatzeko eskumena, lan harremana Nafarroan garatzen den kasuetarako. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da urgentziaz desblokea dezan nekazaritza-droneen bitartezko aplikaziorako pilotu izateko prestakuntza ofiziala, eta susta dezan teknologia berriak egiazki ezartzea Nafarroako nekazaritzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da araudia urgentziaz egokitu dezan, droneak tratamendu fitosanitarioetarako erabil daitezen baimentzeko, altuera baxuko araubide berariazkoan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
- Horren bidez, Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen dira susta dezaten lehentasun nazionalaren printzipioaren araberakoa izan dadila laguntza, dirulaguntza eta prestazio publikoen eskuratzea, halako moldez non baliabide publikoak lehentasunez esleituko baitzaizkie lurraldean sustraitze erreal, iraunkor eta egiaztagarria dutenei. Talde Mistoak aurkeztu du. Maiatzaren 14ko Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Inbertsio Institutuak lizitaturiko Nafarroako ekonomiari buruzko azterlanari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Maiatzaren 19an, 12:15ean.
- Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, apirilaren 30ean aurkeztu zen Gazteriari eta Migrazio-mugimenduei buruzko azterlana azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, 2026-2028ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren xehetasunak esplika ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, IV. Kooperazio Planaren prestaketan eginiko urratsak eta aurrekontu-bidea azal ditzan, aintzat hartuta garapenerako lankidetzarako koordinakundeak eginiko eskariak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Vox Nafarroak Sendaviva kasua dela-eta aurkeztutako kereila izapidetzeko onartua izatearen inguruabarrak azal ditzan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez onartua.
- Gizain fundazio publikoko kudeatzailearena, informa dezan fundazioaren bilakaerari, egungo egoerari, etorkizunerako perspektibei eta langileen egoerari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita bisita hori noiz eta herriko gazte-auzolandegietako bat egiten den egunen batean jar dadila (uztailaren 20, 21 edo 22an). Hurrengo bilkura baterako utzia.
AHOZKO GALDERAK
- Nafarroako IV. Kooperazio Plan Zuzendariaren prestaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Etxebizitza Hutsen Erregistroari buruzko urteko txostenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Onura publikoko 191 zenbakiko mendiari (“Las Selvas”) buruzko bateragarritasun- edo gailentasun-deklarazioaren gainekoa, GEOALCALI SLk sustatutako Mina Muga proiektuari dagokionez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Energia-trantsizioaren Agentziaren estatutuei eta hasierako jarduketa-planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntza-laguntzako espezialisten zerrendei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Volkswageni eta Israelekin dituen harremanei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Ehiza antolatzeko planen luzapenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntza-arloko tutoretzei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.
- Epidermolisi builoso distrofikoaren diagnosia duten nafar pazienteei Vyjuvek botika finantzatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- SKOLAE hezkidetza-planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du.
- 2026/2027ko ikasturterako SKOLAE hezkidetza-planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihana Gallo San Román andreak aurkeztu du.
- NKJFI-Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak SENDAVIVAren enpresa kudeatzaile den PARQUENASAri 2023an emandako dirulaguntzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluazio-txostenak.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Umetoki-lepoko minbiziaren detekzio goiztiarrerako Programari buruzkoa (2023-2025)”, eta hura argitaratzea agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman ditzute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostenak, 2026ko otsailari eta martxoari dagozkionak. Kontuen Ganberak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat jo dute emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko 2026ko lehen hiruhilekoaren gaineko informazioa, Nafarroako Gobernuak aurkeztua.
BESTELAKO GAIAK
- Nafarroako Arartekoaren erakundearen 2025eko urteko txostena. Horren aurkezpena Foru Araubideko Batzordeari eginen zaio, maiatzaren 19an, 09:30ean.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten zuen Europar Batasunaren sorrerako balioekiko atxikimendua, PSN, Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek aurkeztua.
UPNk, EH Bilduk eta PPNk aldeko botoa eman dute; Talde Mistoa aurka agertu da.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Europar Batasunaren sorrerako balioekiko atxikimendua: demokrazia, zuzenbidezko estatua, elkartasuna, giza duintasuna eta nazioarteko zuzenbidearekiko errespetua, Europako eta munduko bizikidetzaren oinarri ukaezin gisa.
2. Nafarroako Parlamentuak Europar Batasuna indartzearen eta sakontzearen alde egiten du, erronka globalei erantzuteko beharrezko erantzun gisa, eta Europa indartsuago, sozialago eta autonomoago baten alde egiten du, bere gizarte eredua defendatzeko eta bakearen, giza eskubideen eta multilateralismoaren defentsan ahots bakarrarekin hitz egiteko gai izanen dena.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten zituen LGTBI pertsonen aurkako LGTBIfobia, diskriminazio, jazarpen, indarkeria edo gorroto-diskurtso mota guztiak, PSN, Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek aurkeztua.
UPNk, EH Bilduk eta PPNk aldeko botoa eman dute; Talde Mistoa aurka agertu da.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalak honako hau zioen:
1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu LGTBIfobia, diskriminazio, jazarpen, indarkeria edo gorroto-diskurtso mota guztiak.
2. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die sexu-orientazioa, sexu-identitatea, genero-adierazpena, sexu-ezaugarriak edo familia-aniztasuna direla-eta erasoak, mehatxuak, umiliazioak, diskriminazioa edo bazterketa jasan duten biktimei.
3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroa aske, anitz, demokratiko eta berdintasunezkoarekin duen konpromisoa, non pertsona guztiak duintasunez, segurtasunez eta askatasunez bizi ahal izanen diren.
4. Nafarroako Parlamentuak gorroto-delituen prebentzioa, biktimentzako arreta, zerbitzu publikoen prestakuntza eta berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan oinarritutako hezkuntza indartzeko beharra defendatzen du.
5. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die Nafarroako erakunde guztiei eta gizarte osoari LGTBIfobiari erantzukizunetik, bizikidetza demokratikotik eta giza eskubideen defentsatik aurre egiteko, bai eta NABIren LGTBIfobiarik gabeko udalerrien sarearekin bat egiteko ere.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren eta UHUNen Iruñeko ikastetxe elkartuaren arteko lankidetza-hitzarmena, 2026ko jarduerak egitekoa.
- Mahaiak onetsi du Iruñeko udalbatzak Nafarroako Parlamentura bisita egitea, Iruñeko Udalak antolatutako Oteitza eta pilota programaren barrenean.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Erizaintzaren Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da 2026ko maiatzaren 12an, 20:00etatik 22:00etara.