Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Maiatzak 12

Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du 8/2017 Foru Legea ebaluatzeko parte hartzeko prozesu bat has dezan LGTBI+ pertsonen kolektiboak eta toki-entitateak kontuan hartuta

Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordeak onetsi du. 2026ko maiatzaren 12an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du urte honetan bertan has dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea ebaluatzeko parte hartzeko prozesu bat, inplikatutako eragile instituzional eta sozial guztien ikuspegiak jasoko dituena, bereziki kontuan hartuta LGTBI+ pertsonen kolektiboak eta toki-entitateak, horiek baitira herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak eta, beraz, LGTBI+ arloko politika aktiboen aplikazioaren elementu estrategiko bat.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio ebaluazio horretatik abiatuta eta parte hartzeko prozesuaren esparruan, foru-lege hori aldatzeko eta/edo garatzeko oinarriak ezar ditzan, besteak beste, sustapen-, jarraipen- eta koordinazio-egiturak izan ditzan eta toki-entitateen eskura dauden tresnak indartu ditzan, bai eta LGTBI+ arloko politika aktiboak ezartzeko esparrua ere.

 

EH Bilduk aurkeztu du. 

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien aldeko botoekin PPNren abstentzioarekin eta UPNren aurkako botoarekin onetsi da.