Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Maiatzak 26

Nekazaritza-droneen bitartezko aplikatze-pilotu izateko prestakuntza ofiziala desblokeatzera premiatu da Nafarroako Gobernua

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko maiatzaren 26an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da urtea amaitu aurretik abiaraztera nekazaritza-droneen bitartez produktu fitosanitarioak aplikatzeko pilotuen prestakuntzarako eta homologaziorako programa ofizial bat, 1311/2012 Errege Dekretuan eta indarrean dagoen Europako araudian ezarritako baldintzetara egokitua.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da prestakuntza hori sar dezan Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoari, nekazaritza-prestakuntzari eta lehen sektorearen digitalizazioari lotutako finantzaketa-lerroetan, nekazariei, kooperatibei eta nekazaritza-zerbitzuetako enpresei doako sarbidea edo sarbide hobariduna errazteko.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gaur egun administratiboki geldirik dauden nekazaritza-droneen bitartezko aplikatze-piloturako ikastaro ofizialekin lotutako espedienteak berehala desblokeatzera eta ebaztera.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetzan aritzera unibertsitate, zentro teknologiko, elkargo profesional eta enpresa espezializatuekin, droneen erabilerari lotutako programa pilotuak, prestakuntza praktikoa eta doitasunezko nekazaritzako proiektuak bultzatze aldera.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatuaren eta Europako instituzioen aurrean nekazaritza-droneentzako berariazko arau-egokitzapen bat defendatzera, drone horiek nekazaritza-abiazio konbentzionaletik bereizirik eta araubide-esparru proportzionatu bat ahalbideturik, teknikoki eguneratua eta berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin bateragarria.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1, 2, 4 eta 5 atalak UPN, EH Bildu, PPN eta Talde Mistoak emandako aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen abstentzioekin onetsi dira. 

 

3. puntua UPN, PPN eta Talde Mistoak emandako aldeko botoekin eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen abstentzioekin onetsi dira.