Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du datu-tratamenduko zentroen inpaktuari buruzko analisi integrala egin dezan
Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko maiatzaren 28an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du datu-tratamenduko zentroen inpaktuari buruzko analisi integrala egin dezan (ekonomikoa, laborala, energetikoa, hidrikoa nahiz ingurumenaren gainekoa), enpleguari eta lurralde-garapenari egiten dioten ekarpen errealaren gaineko ebaluazio konparatua barne.
2.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du garapen teknologiko eta industrialeko eredu bat bultza dezan, erdigunean jarriz jasangarritasuna, energia-subiranotasuna, lurralde-oreka eta inbertsioen itzulkin soziala, bermatuz interes orokorra nagusituko dela epe laburreko inbertsioak erakartzeko estrategien gainetik.
3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du CPDen inpaktuaren azterketa integralaren baitan aztertzera, orobat, CPD horietan biltegiratuta dauden herritar nafarrei buruzko datuen babesa bermatzeko formulak, lege-printzipioei eta EBko erregelamenduei jarraituz tratatuak izan daitezen, bai haien zaintza eta jagoletzan bai haien erabilera eta kudeaketan.
Contigo-Zurekin talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabearen kontrako botoekin onetsi da.