Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudune eskudunak premiatzen ditu jarrai dezatela urratsak egiten Estatuaren indarkeriaren biktimen egiarako eskubidea bermatze aldera
Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko maiatzaren 28an
Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu –Espainiako Gobernua, Barne Ministerioa, Defentsa Ministerioa, Nafarroako Gobernu Ordezkaritza, Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Salako Fiskaltza...– jarrai dezatela benetako eta behin betiko urratsak egiten Estatuaren indarkeriaren biktimen egiarako eskubidea bermatze aldera, eta, hartara, beharrezko justizia eta erreparazioa lortzeko ateak irekitze aldera, hori guztia bermatzeko halako gertakariak ez direla errepikatuko.
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UPN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabearen kontrako botoekin onetsi da.