Noiz argitaratua Ostirala, 2026.eko Maiatzak 29

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du proba diagnostikoen itxaron-zerrendak argitaratzeko legezko betebeharra bete dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko maiatzaren 28an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen du Osasun laguntza espezializatuko itxaronaldien bermeei buruzko uztailaren 2ko 14/2008 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoa bete dezan eta, horrenbestez, hilero eman dezan informazioa, Nafarroako Gobernuaren webgunearen nahiz herritarren eskura dauden beste komunikabide ofizial batzuen bidez, paziente-kopuruari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren proba diagnostikoetako batez besteko itxaronaldiari buruz Nafarroako Osasun-sistemako zentro eta zerbitzu bakoitzean.

 

2.- Parlamentuak Osasun Departamentuari eskatzen dio aurreko puntuan jasotakoa lau hilabeteko epean egin dezala.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsi da.