Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ongizate emozionalarekin eta osasun mentalarekin zerikusia duten zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetu dezan
Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko maiatzaren 28an
1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du ongizate emozionalarekin eta osasun mentalarekin zerikusia duten prebentzio- eta arreta-zerbitzu publikoetarako irispidea hobetu dezan, bereziki landa-eremuetan eta gazte asko dauden eskualdeetan.
2.- Nafarroako Parlamentuak Foru Gobernua premiatzen du gazteei zuzendutako aisialdi-azpiegitura eta -jarduera komunitarioak bultza ditzan, doakoak eta gizarte-konexioa sustatzen dutenak.
3.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gazteei zuzendutako ekintzak landu ditzan INJ-NGIren bidez, xede izanen dutenak haien ongizate emozionala hobetzea.
4.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Gazteriaren 2025-2028 Estrategiako ongizatearen arlo estrategikoaren inpaktuari buruzko urteroko txosten bat egin dezan Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez.
5.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du atal bat sar dezan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, etorkizuneko Gazteriari eta Belaunaldiarteko Justiziari buruzko Legean aipatuko den gazteriaren errealitate sozialari buruzko aldizkako txostenean, 2025-2028 Gazteriaren Estrategiako Ongizatearen arlo estrategikoari buruzkoa.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, Talde Mistoaren abstentzioarekin eta atxiki gabearen aurkako botoarekin onetsi da.