Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Ekainak 1

2026ko ekainak 1eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko EKAINAren 1a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 1–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Izapidetzen jarraitzea Logela-errentamendua arautzea xede duen foru-lege proposamena, maiatzaren 28ko Osoko Bilkuran aintzat hartua. Arrunta-presakoa. Zuzenketak aurkezteko epea irekitzen da, ekainaren 17ko 12:00ak bitartekoa. Aurreikuspenen arabera, ekainaren 17an emanen da irizpena Batzordean, eta, hala bada, ekainaren 25eko Osoko Bilkurara eraman ahal izanen da.

- Zeinaren bidez aldatu nahi baita Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarra.

Artikulu bakarra aldatzen da, errepide alboetako bizikleta-bideak eta ziklo eta oinezkoentzako bideen aipamen espezifiko bat sartzeko, bide horiek gauzatu eta behar bezala kontserbatzeko. Gainera, xedapen gehigarri berri bat eransten da, lerrokatuta egonen dena 899/2025 Errege Dekretuaren (899/2025 Errege Dekretua, urriaren 9koa, Errepideetako Erregelamendu Orokorra onesten duena) hirugarren xedapen gehigarriarekin. Haren bidez, modua emanen da bazterbideak erabiltzeko bizikleta-bideak egiteko.

 

INTERPELAZIOAK

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, gazteei eta sare sozialetarako sarbidea arautzeari buruzko interpelazioa erretiratu dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du.

- Gazteriaren eta ongizate digitalaren arloko politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK

- Osasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da batzorde berezi bat eratu dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan, toki-esparruan LGTBI+ arloko politikei ekiteko.

- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetu ordez Kultura, Kirol eta Turismo Batzordean izapidetu dadin: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da Matchfunding-eko deialdi pilotu bat sor dezan 2027an. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Daniel López Córdoba jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetu ordez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da proiektu pilotu bat garatu dezan Iruñeko eta Tuterako udal-merkatuetan supermerkatu publiko bana jartzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau Osoko Bilkuran izapidetu ordez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren erregelamenduzko lege-neurriak edo neurri exekutiboak bultza ditzan luzamendu integral bat ezartze aldera gure lurraldean biometanizazio- edo biogas-plantak instalatzeari dagokionez, arau-ekosistema bermatzaile bat izan arte. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Parlamentua premiatzen dira berehala indargabetu dezaten 23/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Errepideen Erabilera Kanonari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kenkari fiskal espezifikoak jaso ditzan PFEZean nahiz bestelako foru-tributuetan pertsona zeliakoentzat nahiz gaixotasun zeliakoaren diagnostikoa duen kide bat edo gehiago daukaten familientzat, glutenik gabeko elikadurak dakarren gainkostua konpentsatzeko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da epidermolisi builosoa duten pertsonentzako arreta-programa integral bat garatu dezan, honako hauek jasoko dituena: etxeko laguntza, osasun- eta hezkuntza-koordinazioa, profesionalentzako eta familientzako formakuntza espezifikoa eta gaixotasun arraroei lotutako elkarteekiko lankidetza eta ikerkuntzarako ildoak bultzatzea. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira Pedro Sánchezen gobernua, alderdia eta ingurune pertsonala ukitzen duten ustelkeria-eskandalu larri eta jarraituak gaitzets ditzaten. Talde Mistoko Emilio Jiménez jaunak aurkeztu du. Eledunen Batzarrak ez du onartu –birformulatzeko aukera dago–, edukiak erakundeen eta agintarien ohoreari eraso egiten diola iritzita.

 

AGERRALDIAK

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, azaldu dezan Sendaviva parkearen jarduera 2023an garatzeko beharrezkoak ziren gastuen finantzaketa dela-eta Parque de la Naturaleza, SA (Parquenasa) entitateari emandako dirulaguntza itzultzeko espedientea abiarazteko akordio-proposamena. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ez da onartu, Ganberaren 1/5en baliokidea den gutxieneko babesa ez duelako jaso.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko foru-parlamentari Ramon Alzorriz Goñi jaunarena, Sendaviva kasua dela-eta Iruñeko epaitegi batek izapidetzeko onetsi duen kereila batean jasotzen diren gertakarietan duen ustezko inplikazioa azal dezan, bertan ikertu gisa ageri baita. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Ez da onartu, Erregelamenduaren 61.2 artikuluko betekizunak ez betetzeagatik.

- UAGNk, ALINARek y UCANek osatzen duten Club Aunaren ordezkariekin, informa dezaten zer egiten duten eta sektoreak eta, oro har, gizarteak nolako harrera egin dien. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. 2026ko irailetik aitzina.

- Corellan desgaitasuna duten pertsonen bizitza independente eta autonomoa ahalbidetzeko etxebizitzetara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Belateko tunelak bikoizteko obretara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Altsasuko Biak Bat elkartearen zentrora, egiten duten lana eta dauzkaten proiektuak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK

- Madrilen 2026ko maiatzaren 23an egin zen manifestazioari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ekainaren 4ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Gaurkotasun handiko galdera, sozialisten egoitzetan eta PSOEko idazkari ohiaren etxean sartu eta erregistratu izanari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ekainaren 4ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria. Ez da onartu, idatzita dagoen moduan Nafarroako Gobernuaren jarduketarekin zerikusirik ez duela iritzita.

- Pobrezia-tasak Nafarroan azken urtean izan duen bilakaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK

- Euskara biziberritzeko eta sustatzeko hizkuntza politiken planifikazioan aditu-titulua saritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Bai proiektuari buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Israelgo enpresekiko kontratuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, 2026ko apirilari dagokiona. Kontuen Ganberak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio-txostena, Artikako Kontzejuaren 2024ko ekitaldiko kontu orokorrari buruzkoa.

 

BESTELAKO GAIAK

- Itunpeko unitateak luzatzeari eta funts publikoz sostengatutako ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko gehieneko ikasle-ratioa oro har jaisteari buruzko Foru Legea ordenamendu juridikoaren araberakoa ote den jakiteko irizpen osagarria eskatu izanaren jaso-agiria.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentua aldez aurretik desegiteko denbora-mugei buruz Nafarroako Gobernuak bidalitako txosten juridikoa.

 

Txostenak ondorioztatzen duenez, legegintzaldia, hau da, Nafarroako Parlamentua hautatzeko aldia, hauteskundez hauteskunde zenbatu behar da, eta hauteskundeak egin aurreko egunean amaituko da; hau da, eta oraingoz, dagokion urteko maiatzaren laugarren igandearen aurreko egunean, aurreko hauteskundeetatik 4 urte igaro ondoren.

 

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak Nafarroako Parlamentua aldez aurretik desegiteko duen ahalmenari mugak ezartzen dizkio NFEBHLOren 30.3 artikuluak. Horren arabera, ahalmen hori ezin izanen du baliatu “legegintzaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean”. Hortaz ezinezkoa da data horretarako urtebete baino gutxiago falta denean Parlamentua desegitea erabakitzea.

 

Kasu zehatz horretan, aurreko hauteskundeak 2023ko maiatzaren 28an egin zirenez, hurrengo hauteskundeak 2027ko maiatzaren laugarren igandean egin beharko dira, hau da, 2027ko maiatzaren 23an, eta legegintzaldia aurreko egunean amaituko da, hau da, 2027ko maiatzaren 22an. Beraz, Nafarroako Parlamentua urtebete lehenago desegitea adostu ahalko da, 2026ko maiatzaren 21a izanik ahalmen hori baliatzeko azken eguna.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du "En fiestas, el mejor plan sigue siendo el respeto/Jaietan, planik onena errespetua da beti” kanpainarekin bat egiteko proposamena. Hori dela-eta, olana jarriko da Parlamentuaren egoitzaren fatxadan, kanpainaren leloarekin, 2026ko ekainaren 15etik irailaren 1era.