Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du energia elektrikoa sortzeko autokontsumo kolektiboa gauzatzeko izapideei buruzko neurriak hartzeko
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeak onetsi du. 2026ko ekainaren 3an
1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azter ditzan energia banatzen eta merkaturatzen duten enpresek egindako administrazio-prozedura independenteak nahiz partekatuak, eta txosten bat egin dezan, detektatzeko botila-lepoak eta autokontsumo indibidual edo kolektiboak abian jartzea eta kudeatzea atzeratzen duten arazoak.
2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du txosten hori igor diezaien eta proposamen zehatz bat egin diezaien IDAEri eta MLBNri, egoera hori zuzentzeko beharrezkoak diren aldaketa tekniko eta legalak sustatuta, prozesu horretan parte hartzen duten erakunde guztientzat prozedura arin eta gardena garatzeko:
– Autokontsumo kolektibo bat legeztatzeko eta/edo banaketa-koefizienteak aldatzeko interesa duten pertsonak/erakundeak.
– Administrazio publikoa.
– Energia banatzen eta merkaturatzen duten enpresak.
3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du txosten hori bidal diezaion Nafarroan eratutako Autokontsumoko Mahaiari, idatziz zehatz ditzan jarraitu beharreko prozeduraren fase guztiak, bai autokontsumorako instalazio indibidual edo kolektibo bat martxan jartzeko, bai banaketa-akordioak aldatzeko.
EH Bildu eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Aho batez onetsi da.