Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du haurdunaldia borondatez eteteko eskubidearen defentsarekin eta hura baliatzeko bermearekin
Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko ekainaren 11n
1. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du haurdunaldia norbere borondatez eteteko eskubidearen defentsarekin eta hura baliatzeko bermearekin.
2. Foru Legebiltzarrak arbuiatu egiten du haurdunaldia norbere borondatez etetea erabakitzen duten emakumeak estigmatizatzeko, presionatzeko edo haien eskubideak urratzeko modu oro, bai eta eskubide horretarako sarbidea mugatzeko edo zailtzeko edozein saiakera ere.
3. Nafarroako Gobernua premiatzen da lanean jarrai dezan, bere eskumenen esparruan, osasun-sistema publikoaren barruan haurdunaldia norbere borondatez eteteko aukera egiazkoa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izanen dela bermatzeko, lurraldeen arteko desberdintasunak saihestuz eta emakume guztiek eskubide hori berdintasun-baldintzetan baliatu ahal izanen dutela ziurtatuz.
4. Foru Exekutiboari eskatzen zaio neurri egokiak har ditzan edozein motatako estrategia edo hertsapenen bidez emakumeek beren haurdunaldia eteteko edo ez eteteko egiten duten aukera askean eragiten duen edo eragin nahi duen neurri edo jarduera oro eragozteko.
5. Foru Gobernua premiatzen da bultza dezan haurdunaldiaren borondatezko eteteetan esku hartzen duten osasun-langileen prestakuntza espezializatua eta jarraitua.
6. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio indartu dezan hezkuntza afektibo-sexualaren ezarpen eraginkorra hezkuntza-sisteman, etapa guztietan, hezkidetza-dekretuaren eta Hezkuntza Departamentuak gauzatutako programen ildotik, haren izaera integrala bermatuz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegiarekin eta indarkerien eta nahi gabeko haurdunaldien prebentziora bideratuta.
8. Foru Exekutiboa premiatzen da hezkuntza afektibo-sexualeko programak gara ditzan eremu ez-formaletan ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak toki-entitateentzat eta elkarteentzat egiten dituen dirulaguntzen deialdiak babestuz, arreta berezia jarriz gazteengan eta egoera ahulenean dauden kolektiboengan, eta egiazko informazioa eta baliabide egokiak eskuratzen dituztela ziurtatuz.
9. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du elkarlanean aritu dadin sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsan lan egiten duten elkarte-sarearekin, erakunde feministekin eta gizarte-entitateekin, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten eraikuntzan duten funtsezko eginkizuna aitortuz.
10. Nafarroako Gobernuari exijitzen zaio sentsibilizazio-kanpainak susta ditzan, gizartea informatuagoa, errespetutsuagoa eta berdintasunarekin konprometituagoa izan dadin laguntzeko, emakumeen eskubideak eztabaida publikoaren erdigunean jarriz.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta UPN, PPN, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin onetsi da.
Archivos adjuntos