2026ko ekainaren 15eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko EKAINAren 15a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 15–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK
- Industriari eta Enpresa-sustapenari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, irailaren 8ra bitarte.
FORU-LEGE PROPOSAMENAK
- Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Batzordeko Mahaiaren erabakia, zeinaren bidez adierazten baitu ez zaiola zuzenketarik aurkeztu Logela-errentamendua arautzea xede duen foru-lege proposamenari. Ekainaren 25eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
- Zerbitzu juridikoen txostena, Nafarroako Foru Komunitatean eskola publiko, inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izateko hezkuntza-ratioak bermatzeari buruzko herritarren legegintza-ekimenaren gainekoa.
Ondorioetan, zerbitzu juridikoen txostenak herritarren legegintza-ekimena izapidetzeko onartzeko baldintza gisa jartzen du akats formal bat zuzentzea –Sustapen Batzordea zehaztea eta ordezkari bat izendatzea– eta Nafarroako Gobernua aldez aurretik ados egotea proposamenaren edukitik eratorritako aurrekontu-kredituen igoerarekin.
Horretarako, Mahaiari dei egiten zaio akats formala zuzentzeko eskatu dezan, Erregelamenduaren 169.3 artikuluan eta 3/1985 Foru Legearen 3.2 artikuluaren c eta d letretan xedatutakoaren arabera. Zuzenketa hilabeteko epean egin beharko da, aipatutako foru-legearen 5.2 artikuluaren b letran xedatzen den bezala.
Geroago, Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko adostasuna beharko da, 3/1985 Foru Legearen 6. artikuluan aurreikusitako moduan, halako moldez non, Erregelamenduaren 168.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurrekontu-kredituen gehikuntza, onesten bada, ez den lotuta egonen abian den ekitaldiarekin. Erantzuna hamar eguneko epean eman beharko da.
Horri dagokionez, txosten-oharra eskatu zaio legelari nagusiari, jakiteko Nafarroako Gobernuaren balizko desadostasuna loteslea edo ez-loteslea izanen litzatekeen, aurrekontu-arloari mugatuta.
- Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legea aldatzea xede duen foru-lege proposamenaren gainekoa. Proposamen hori PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu zuten.
- Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzea xede duena. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. UPN eta PPN presaren aurka agertu dira; ekimenaren titularrak, gehiengoa izanik, alde agertu dira.
MOZIOAK
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere hiru hilabeteko epean aurkez dezan Nafarroarako Gizarteratze Estrategia berri bat.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baitu honako mozio honen betetze-mailari buruz: Nafarroako Gobernua premiatzen da premiaz onets dezan txerri-izurri afrikarra prebenitzeko eta horri aurre egiteko foru-plana.
AGERRALDIAK
- Osasuneko kontseilariarena, Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea joan izanaren arrazoiei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean Natura 2000 Sarean sarturik dauden naturguneek eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen gaineko balorazio-txostena eta ukitutako toki-entitateekiko egiaztatzea azaldu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- Iguzkitzako Kontzejuaren ordezkariekin, Nafarroako udal-igerilekuetan osasun publikoari buruzko araudia aplikatzeak dakartzan zailtasunei eta eragozpenei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Presakoa.
- Bisita Geltokira, garatzen dituzten proiektuak eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
BATZORDE PARLAMENTARIOAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Auzitegi Gorenaren Bigarren Salako Laugarren Ataleko 20775/2020 auzi berezian seinalatzen diren pertsona fisiko nahiz juridikoei Nafarroako Gobernuak azken lau legegintzaldietan egin dizkien edo finantzatu dituen obra-lizitazio eta -esleipenak aztertzeko ikerketa-batzordeak emandako irizpena.
Irizpenak honako hauen boto partikularrak jasotzen ditu: UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Talde Mistoa. Datorren osteguneko Osoko Bilkuran, ekainaren 18koan, eztabaidatu eta bozkatuko da.
AHOZKO GALDERAK
- Abaigar eta Goñiko kanpaldiei buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Ekainaren 18ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan medikuntzako espezialistak galtzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailearen dimisioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Hutsik egon litezkeen etxebizitzak automatikoki detektatzeko tresna digital berriaren emaitzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Iruñean iragan urrian izandako istilu larrietan parte hartu izana egotzita atxilotutako 28 gazteei buruz Laura Azanalek egindako adierazpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Ekainaren 18ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria. Ez da onartu, PSN, EHG Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin elkarteen aurkako botoekin, termino horietan birformulatu arren: Chivite andrea, Nafarroako Gobernuko lehendakaria zaren aldetik, azalpenak eskatu al dizkiozu zure aurrekontu-bazkide EH Bilduri, joan den astelehenean bere eledun Laura Aznalek egindako adierazpenengatik, zeinetan adierazi baitzuen "faxismoari kaleetan ere aurre egin behar zaiola"?
- Nafarroari lotutako enpresa, proiektu edo esleipenak direla-eta María Chivitek Leire Díezekin izandako bilerei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Ekainaren 18ko Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Itunaren inplementazioaren kudeaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Jakiteko ea noiz eginen den ikasketa-beken eta -laguntzen deialdia, eskumenen kudeaketa jada transferituta baitago. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.
- Iruñeko aireportuko aire bidezko konektibitatea hobetzeko bigarren lizitazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Jakiteko ea Gobernuak zer aurreikuspen darabilen Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko hitzarmena Estatuarekin sinatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Sektore aeroespazialerako aurreikusitako laguntza-neurriei baldintzak jartzeko aukerari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du. Ekainaren 18ko Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
- Ikasturte honetako eskola-kanpainei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.
- Ospitaleetako klimatizazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Ekainaren 18ko Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Eskola-uzte goiztiarrari buruzko datu eguneratuei, oinarrizko gaitasunen emaitzei (PISA edo baliokideak) eta eskola-porrotaren Nafarroako ratioari buruzkoa. Atxiki gabeko foru parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- 2023 eta 2026 bitarteko itxaron-zerrendei eta bitarte horretan oinarrizko osasun-laguntzako medikuek eta ospitaleetako espezialistek sistema publikotik alde egiteari buruzkoa. Atxiki gabeko foru parlamentari María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Nafarroan zertan den etxebizitzen okupazio ilegala. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Nafarroan Hithium enpresa ezartzeko prozesuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak Parlamentuaren legegintzaldi honetako erabakiak betetzeari buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Foru-sektore publikoko enpresa publikoak, fundazioak edo erakunde instrumentalen galera errepikatuei buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Mendekotasunaren balorazio-eskaria egiten denetik aitortutako prestazioa edo zerbitzua egiaz jasotzen denera arte batez beste igarotzen den denbora errealari buruzkoa. Atxiki gabeko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Sarrea Euskal Udalekuak elkarteak antolatutako udalekuak debekatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Errege Bardeako berriztagarrien proiektuari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Abiadura Handiko Trenaren hirigintza-kudeaketaz arduratzen den partzuergoaren bilerarako deialdia egiteko aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena: “2.001 eta 3.000 biztanle bitarteko udalen kontratazio publikorako prozedurak, 2024”.
BESTELAKO GAIAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluko (CPEN) kideak proposatzeko eskatu du, hilaren 29an Koldo Amezketa, Ainhoa Unzu y Asier Baztánen agintaldia amaituko baita.
Horretarako, Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabakia hartu ondoren, 8/2009 Foru Legearen arabera Parlamentuak izendatu behar dituen hiru kideak hautatzeko arauak onartu ditu. Proportzionaltasun-irizpidea errespetatu beharko da, eta, beraz, CPENren administrazio-kontseiluko gizonen eta emakumeen ehunekoa ez da inola ere % 60tik gorakoa izango.
Onartutako arauen arabera, talde parlamentarioek ekainaren 18ra arteko epea izango dute, 15:00ak arte, banaka edo batera, hiru pertsona arteko hautagai-zerrendak aurkezteko; horietako bi sexu batekoak izango dira, eta bestea, berriz, bestekoa.
Hautaketa Osoko Bilkuran egingo da, boto-txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Parlamentari bakoitzak hiru izen paratu ahalko ditu gehienez, bi sexu batekoak eta bestea bestekoa. Bi izen jarriz gero, sexu bakoitzeko bana. Boto gehien lortzen dituzten hautagaiak izanen dira hautatuak.
Balizko berdinketak boto kopuru bera lortu duten hautagaien arteko bozketen bidez ebatziko dira, harik eta berdinketa hautsi arte.
- Nafarroako Kontseiluaren 2025eko urteko memoria.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak jasotzat eman du 2025eko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako Medicus Mundi elkartearen proiektuaren justifikazio-txostena.
- Mahaiak jasotzat eman du eta erabaki du Parlamentuaren webgunean eta NPAOn argitaratzea Nafarroako Parlamentuaren 2025eko aurrekontuaren kargura talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek jasotako dirulaguntzen berariazko kontabilitatea aurkezteari buruzkoa, "Talde parlamentarioen ordainsariei buruzko Arau”en 17. artikuluak zehazten duenari eta onetsita dauden urteko kontuen eredu laburtuei jarraikiz egina baita.