Los Parlamentarios Forales
Logroño, 1959.
Erizaintzako diplomaduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, Traumatologiako Erizaintzako espezialitatea Nafarroako Unibertsitatean, eta Zainketa arloko Ikerketako Masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Klinikako Erradiologia Departamentuan jardun zuen etengabe 1980tik 2007ra, eta bere lanarekin lotutako hainbat ikastaro, kongresu, ikerketa-lan eta argitalpenetan parte hartu zuen.
Iruñeko Udaleko zinegotzi izan da 1999tik 2003ra, geroago 2007tik 2011ra, 2015etik 2019ra eta 2019tik 2023ra, eta 2007tik 2023ra Udaleko Talde Sozialistaren eledun gisa jardun da, bai eta Iruñeko Talde Sozialistaren idazkari nagusi gisa ere 2014tik 2024ra.
Foru parlamentari izan zen 2011tik 2015era arte, eta legegintzaldi hartan Parlamentuko Mahaiko lehen idazkari, Sustapen Batzordeko eta Toki Administrazioko Batzordeko eledun eta Osasun Batzordeko kide izan zen.
Gaur egun, 2023az geroztik, foru parlamentaria da, eta Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariorde, Talde Sozialistaren eledun Osasun Batzordean eta beste bost batzordetako kide.
Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.
Aitorpenei aurkeztutako aldaketak/berrespenak:
Ikus 2024ko jarduerak. Ikus 2024ko ondasunak.
Ikus 2025eko jarduerak. Ikus 2025eko ondasunak.

