Los Parlamentarios Forales
Iruña, 1970.
Pedagogian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean eta OHOko Irakasletzan diplomatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko masterra du Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehen Hezkuntzako irakaslea Luis Amigó ikastetxean. UPNko lehendakaria.
1999-2003ko eta 2003-2007ko legegintzaldietan Agoizko alkate izan zen, Cederna-Garalur Landa Garapenerako Elkarteko lehendakaria eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Betearazleko kide.
2007-2011ko legegintzaldian Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea izan zen, eta 2011n Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten.
2012 eta 2015 artean foru gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari izan zen. 2015eko hauteskundeen ondoren, foru parlamentari izendatu zuten, eta, gaur egun, talde parlamentario erregionalistaren eleduna da.
2013tik UPNko Batzorde Betearazleko kide da, eta 2015eko irailean alderdiko lehendakari hautatu zuten, Yolanda Barcinaren ordez.
Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.
Aitorpenei aurkeztutako aldaketak/berrespenak:
Ikus 2024 jarduerak. Ikus 2024 ondasunak.
Ikus 2025eko jarduerak. Ikus 2025eko ondasunak.

