Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “apustu irmoa egitera energia berriztagarriak Foru Komunitatean garatzearen alde, eta Nafarroak arlo horretan erreferentzia izaten jarraitzea ahalbidetuko duten estrategiak taxutu ditzan, sektorearekin batera”.

[2012/03/09]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, UPNk eta SNk alde emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Nabai-k eta Bildu-k kontra emandako botoekin, 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legea aldatu eta haren indarraldia luzatzen duen Foru Legea.

Irakurketa bakarrean izapidetua, Legeak “baliabideak malgutasunez eta eraginkortasunez kudeatzea” du helburu; krisi ekonomikoak eta toki entitateak zorpetzearen arloan arau-irizpide berriak aplikatu beharrak, Inbertsioen Plana motelago betetzea ekarri dute-eta.

[2012/03/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua “tresna informatiko bat finantzatzera eta garatzera” premiatzen duen ebazpena; betiere “egokien iritzitako informatika-garapeneko enpresaren bidez –Animsaren bidez, esaterako-, Toki Korporazioek, modu homogeneo batez, beren udal inbentarioak eta urteko mantentzea egin ahal ditzaten. Tresna hori kontabilitate- nahiz aurrekontu-kontrolarekin uztarturik egon beharko litzateke”.

[2012/03/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Ganbera premiatzen duena “berrestera bere borondatea dela Foruzaingoa polizia integrala izatera iristea, polizia-eginkizunak berezkoak dituen eginkizun guztiak bere gain hartuta Nafarroan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “Nafarroako Parlamentura igor dezan Poliziari buruzko Plan Integrala, egun prestalanetan dagoena, eztabaidatzeko”.

[2012/03/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin, Nabai-ren eta Bildu-ren abstentzioarekin eta I-Ek kontra emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “Ganberari gure komunitatean kontu hori arautuko duen lege proposamena igortzera, gehienez ere Gorte Nagusiek Mezenasgoaren Legea onetsi eta sei hilabeteko epean” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpena UPN eta SN taldeek aurkeztutako eta PPN taldeak onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

[2012/03/08]
Temas: 


Martxoaren 15ean ospatuko da eta parlamentu-taldeen bozeramaileen zein Foru Gobernuaren eta Parlamentuaren Presidenteen parte-hartzea izango du
Heldu den martxoaren 15ean Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren onespen eta indarrean jartzearen XXX. urteurrenaren oroigarrizko osoko bilkura egingo du.

[2012/02/27]

Bozeramaileen Batzordeak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko Partido Popular taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “Transplantearen Egun Nazionala” ospatzearekin bat egiten duen eta nafarrei organoak ematera dei egiten dien.

Adierazpenak honakoa dio:

[2012/02/27]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandako botoekin, Nafarroako Parlamentuak “pasa den 2012ko otsailaren 10ean Espainiako Gobernuak Dekretu bidez onetsitako lan-erreforma arbuiatzen duela” adierazten duen ebazpena.

Zioen azalpenean, Bildu parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak estimatzen du aipatu erreformak “langileen eskubideak larriki urratzen dituen atzerakada sozial onartezina eta bidegabekeria jasanezina dakartzala”.

[2012/02/23]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandako botoekin, Espainiako Gobernua “2012rako Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata eta Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baliogabetzera eta haren eguneratzera ekitera” premiatzen duen ebazpena.

Onartutako ebazpenak bigarren puntu bat du, non, halaber, Gobernu zentralari eskatzen zaion “LGSa batez besteko soldataren %60ra pixkanaka hurbiltzeko plana ezar dezala, EINaren Lan-Kostuaren Urteroko Inkestaren balioespenei jarraiki kalkulatuta”.

[2012/02/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandako botoekin, Espainiako Gobernua “2012rako Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata eta Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baliogabetzera eta haren eguneratzera ekitera” premiatzen duen ebazpena.

Onartutako ebazpenak bigarren puntu bat du, non, halaber, Gobernu zentralari eskatzen zaion “LGSa batez besteko soldataren %60ra pixkanaka hurbiltzeko plana ezar dezala, EINaren Lan-Kostuaren Urteroko Inkestaren balioespenei jarraiki kalkulatuta”.

[2012/02/23]